
Efemerideak
Efemeridea. Aita Julian Alustiza Jauregi 1913ko urriak 30ean jaio zen
Aita Julian Alustiza. Euskal idazle gipuzkoarra (Gabiria, 1913); bere jaioterriko “Aztiri” auzoaren izenaz ere ezaguna. Valladoliden apaiz frantziskotar egin eta Tolosa eta Zarauzko komentuetako nagusi izan zen. Olerkari fin eta oparoa, bere obra euskal aldizkarietan argitaratu da. Euskal baserriaren inguruan, 1985 eta Lihoaren penak eta nekeak, 1981, ohitura -eta usadio- liburuak idatzi ditu.