411 Zenbakia 2007-10-12 / 2007-10-19

Euskonews Gaztea

Gaiak: Seaskatik Seaskara

DAVRIL, Edurne MAILHARRANCIN, Eztitxu

Xalbador Kolegioa (Kanbo)



Gaur egun, Seaska, Ipar Euskal Herriko ikastolen erakundea biziki garrantzitsua da Iparraldean euskararen salbatzeko. Oraindik Frantziak ez duelako nahi euskara ofiziala izan dadin, leku publiko gehienetan frantsesez mintzo da jendea. Orduan euskaldun gehienek erdara dute gehien bat entzuten, bai leku publikoetan, bai telebistan, bai prentsan. Ondorioz bakoitza erdarara lerratzen da ; baina frogatua izan den bezala, kostaldean barnealdean baino guttiago euskaraz mintzo da jendea.

Nahiz eta gaur egun hala izan, lehenagotik hasi da euskararen erabilpena ttipitzen. “1960ko hamarkadan, Ipar Euskal Herrian, buraso batzuk ohartu ziren euskararen transmititzeko arazoak bazirela, jendea gero eta guttiago mintzatzen zelako euskaraz haren haurrekin. Ondorioz 1969. urtean, Argitxu Nobliak ukan zuen ideia ikastolen elkarte baten sortzeko iparraldean.” dio Isabelle Charrittonek, gaurko Seaskako lehendakariak.

Hasieran proiektua egitaratzeko zaila izan da, pertsona motibatuek ez zutelako diru laguntza publikorik. Ondorioz, bestak antolatzen ziren edota burasoek zuten dirua emaiten. Horrez gain manifestazio anitz egin ziren Estatuaren laguntzen lortzeko.

“Baina 1994. urtean Seaskak Hezkunde Ministerioarekin adostasun bat izenpetu zuen, Bayrou zelarik haren ministroa. Orduan hortik landa erakasleen hilabete-saria hitzarmen horretan kontuan hartua da.” segitzen du lehendakariak.

Seaska Euskal Herriko iparraldeko ikastolen erakundea da. Lekukoratu digun bezala Ixabelek, euskara desagertzeko arriskuan zen Iparraldean. “Jendearen konbentzitzea ez zen hain zaila izan, buraso gehiengoa militante politikoa baitzen. Gaur egun, aldiz buraso berriak konbentzitzea zailago da, buraso gehiengoa guttiago sentsibilizatua baitira politikoki, eta eskola publiko elebidunak sortu direlako. Bainan, azpimarratu behar da, gaur lehen baino gehiago, famili gehiago badirela SEASKAn” Murgiltze irakaskuntza

Murgiltze hizkuntza ereduari dagokionez, hizkuntza baten ikasteko metodo naturala da. ? Ikaslea, hizkuntza ainitz erabilia den toki batean kokatzen da, ulermen eta mintzamen gaitasunak eraiki eta eskura ditzan. Gaitasun horiei esker, mintzaira eta idatzi mailaren erabilpena errazten da. ? zehaztu nahi du Seaskako lehendakariak.

Beraz murgiltze irakaskuntza hizkuntzaren transmititze naturala segurtatu nahi duen metodoa da. Azkarki gutxitua den hizkuntza bati lotuak diren zailtasunak kontutan harturik ere, murgiltze ereduak ikasle elebidun aktiboak eta gaitasunezkoak bilakarazten ditu. Azpimarratu du Ixabelek: “Murgiltze irakaskuntzatik zetozen ikasleak, formakuntza profesional orokorra edo goi mailako baten segitzeko gaitasunak dituzte, desberdinki bi hizkuntzetan. Seaskan helburua da, lehen mailako azken urtean (5.urtea), ikasleek, gaitasun bera ukan dezaten euskara eta frantsesa hizkuntzetan.” Ikastolen karta

Gaur egun, Seaskan orotara hogeita bost ikastola daude (mapan berriak eskas dira : Hiriburu eta Baigorri), 21 amaikastola/lehen maila, hiru kolegio eta lizeo bat. Ikastetxe haietan 2 247 ikasle banatuak ziren 2006ean. Gainera, 1969tik 2007ra ikasle kopurua anitz emendatu da, ondoko grafikoan ikusten ahal den bezala.

Bukatzeko, erran dezakegu lehengo belaunaldiak anitz borrokatu direla gu ikastola batean izan gaitezen, eta euskara salbatua izan dadin. Baina euskara salbatua da gaur egun? Ez, ez dezakegu baiezta euskara salbatua dela, nahiz eta gazte euskaldun anitz garen, ez gira beti euskaraz mintzo. Segur aski ere, gutariko gehiengoa gehien bat erdaraz mintzo da. Baina bakoitza ohartzen baldin bada jende anitz mugitu dela Seaskaren sortarazteko, eta guretako egin dutela konfiantza egiten digutelako, beharbada bi aldiz pentsatuko genukeela batzuetan erdaraz mintzatu aitzin. Euskararen etorkizuna gure eskuetan baino gehiago gure ezpainetan delako...