405 Zenbakia 2007-07-27 / 2007-09-07

Euskonews Gaztea

Gaiak: Edurne Pasaban

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe



Tolosarra da Edurne. 1973ko abuztuaren 1ean jaio zen bertan baina gaur egun Altzon bizi da. Tokia ez zaio arrotza egiten, bere aitona ere bertakoa baitzen.

Mendizale bezala ezaguna, gutxik dakite Edurnek Ingeniaritza Tekniko Industrial karrera ikasi zuela eta mendian ez dagoenean esparru horretan egiten duela lan. Hain zuzen ere, Tolosako Pasaban makina enpresan dihardu.

Baina nondik datorkio Pasabani mendiarekiko zaletasun hau? Askori gertatzen zaien bezalaxe, gurasoekin hasi zen mendira joaten eta poliki-poliki mundu honi dagokion guztiak harrapatu zuen. Hala, geroz eta helburu zailagoak lortzen saiatu da gazte hau.

Alturak gogoko dituen alpinista gipuzkoarrak izena hartu du munduan zortzimilako gehien igo dituen emakumea baita. Espedizio ugari egin ditu Himalayan zehar batez ere.

2001.urtean Everest, 2002 Makalu eta Cho Oyu, 2003 Lhotse eta Gasherbrum I eta II, 2004 K2, 2005 Nanga Parbat eta 2007 Broad Peak. Hauek dira bere zortzimilakoak.

Baina arantzak ere aurkitu ditu bere ibilbide profesional honetan. Izan ere, 2004 urtean K2 egin ondoren lesio larriak jasan zituen izozteak medio. Horrek ez zuen baina gipuzkoarra kikildu eta hurrengo urtean ere Himalayara gerturatu zen.

Oraindik munduan hainbat zortzimilako daude Edurne Pasabanek ziur gaindituko dituenak eta horretan jardungo du indarra eta gogoa duen bitartean.