405 Zenbakia 2007-07-27 / 2007-09-07

Artisautza

Andere. Euskal Herriko jantzi tradizionala: Sarrera

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

SARRERA

Gure betiko ohiturari jarraituz, orain arte Euskal Herriko jantzi tradizionalei buruz argitaratu ditugun fitxak aipatuko ditugu. Idoia Abinzano eta Alfonso Otal, Iruñeko ehuleak (EUSKONEWS 170. zk.). “Jaialdi”, Zornotzako taldea. Euskal Herriko jantzi tradizionalak egiten dituzte, “kaikuak” bereziki (EUSKONEWS 205. zk.). Itziar Alduncín, Donostiako brodatzailea (EUSKONEWS 245. zk.). José Negrillo, Iruneko jostuna (EUSKONEWS 275. zk.). “Jostugarri”, Lezoko almazuela-tailerra. (EUSKONEWS 277. zk.). Gloria Sukia debarra. Gipuzkoa (EUSKONEWS 357. zk.). Ramón García errenteriarra. Gipuzkoa (EUSKONEWS 369. zk.). Gaurkoan, beste bi izen dakarzkizuegu: Pilar eta alaba, Yumma. Jatorrizko jantzien berdinak egitea izaten da bien helburua.