405 Zenbakia 2007-07-27 / 2007-09-07

Artisautza

Andere. Euskal Herriko jantzi tradizionala: Artisaua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

ARTISAUAK

Pilar Beñaran Ariztela Billabonan (Gipuzkoa) jaio zen 1942ko urrian, eta sei anai-arrebatan txikiena izan zen. Hamahiru urterekin josten ikastera bidali zuten. Hamazortzi urterekin, arropak neurrira egiten zituen jantzigintza-tailer batean hasi zen, moztaile.

Lan-ibilbidean jantzigintzaren alor guztiak jorratu ditu, denetarik eginez: atalak moztu, frakak...

1977an bere kasa hasi zen lanean, eta horrela jarraitu du gaur egun arte.

1992an Oiartzunera joan zen bizitzera.

Yumma, bere alaba, Lizason (Nafarroa) jaio zen 1981eko apirilaren 18an, eta oinarrizko ikasketak egin ondoren, amarekin hasi zen lanean.

2001etik aurrera, Euskal Herriko jantzi tradizionalen eskaera oso handia zela ikusita, alor horretan espezializatzea erabaki zuten. Laneko denboraren % 50 horretan ematen zuten, eta gainerako guztia gizon-emakumeentzako kaleko jantzi normalak neurrira egiten.

“Mozketa eta jantzigintzako” ikastaro batzuk eman izan ditu Billabonan, bai eta EINen ere, Billabonan eta Leitzan.

ALBAOLA taldearen “apaizak obeto” nabigazio-proiekturako, bale-harrapatzaileen jantziak egin zituzten, sei guztira, XV. mendeko ereduetan oinarrituta. Arrakasta handia izan zuten. Proiektu horretako parte-hartzaileak Quebecetik Labradorrera joan ziren itsasontziz. “ANDERE” Pilar Beñaran eta alaba Yumma Borda txiki baserria Arbelaitz-bidea, 4 Ergoien auzoa 123 posta-kutxatila 20180 OIARTZUN Tel.: 943 261 059