Egilea: Jean Jacques Rousseau Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 206 ISBN: 978-84-8373-970-9 Ezaugarriak: Esan dezagun, bada, basoan hara eta hona, langintzarik gabe, mintzorik gabe, etxerik gabe, gerrarik gabe, harremanik gabe, hurkoen batere beharrik gabe, eta aldi berean haiei kalte egiteko inolako desiorik gabe, beharbada inor banaka ezagutu gabe, basa gizakiak, grina gutxiren mende eta bere buruaz aski zuelarik, ez zeuzkala halako egoerari dagozkion sentipen eta argiak baino, hots, bere benetako grinak baino ez zituela sentitzen, ez ziola begiratzen ikustea interesatzen zitzaionari baino, eta haren adimena ez zela haren harrokeria baino gehiago aurreratzen. Halako batean zerbait aurkituz gero, ez zuen aukera handirik besteei jakinarazteko, bere umeak ere ez zituen-eta ezagutzen. Artea asmatzailearekin batera hiltzen zen; han ez zegoen ez hezkuntzarik ez aurrerapenik, belaunaldiak alferrik ugaritzen ziren, eta, beti puntu beretik abiaturik, mendeetan zehar hasierako garaitan bezain baldar jarraitzen zuten; espeziea zaharra izanik, gizakiak haur izaten jarraitzen zuen. Jean-Jacques Rousseau (1712-1778) europar kultura modernoaren funtsezko autorea da. Beraren obra, orijinala eta zabala, zaila da sailkatzen. Hain zuzen ere, idazlearen aurreneko lanak Dijongo Akademiak jaso zituen, eta 1750ean Lehen Saria eman zion oso eztabaidatua izan zen Mintzaldia obrari. Lau urte geroago, bigarren Mintzaldia aurkeztu zuen Rousseauk. Lehenengoan erantzun gabe utzi zuen gaiari -gizaki zibilizatua ustelduta baldin badago, zein da benetako gizakia?.- heldu zion bigarren honetan, bere «gizaki naturalaren ideia» proposatuz, eta gizarteak atzera bueltarik ez duela onartuta, giza izatean oinarritzen den antolakuntza politikoa aldarrikatuz.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.