403 Zenbakia 2007-07-13 / 2007-07-20

Euskobooks

Aipamena. Bizkaiko Eliz Arkitektura Garaikidea 1865-1975: Erromantizismotik Mugimendu Modernora

Egilea: Gorka Pérez de La Peña Oleaga Argitaratzailea: Eleiz Museoa. Bizkaia Orrialde kopurua: 322 ISBN: 84-87002-65-X Ezaugarriak: XIX. eta XX. mendeetako eliz arkitektura izango da, seguruenik, Bizkaiko arkitekturaren historiako atalik ezezagunena, nahiz eta garai hura bikaina izan zen era horretako arkitekturaren garapenerako. Horrexegatik uste izan dugu egokia dela une honetan, Bilboko elizbarrutiak berrogeita hamar urte bete dituenean (1950), eliz arkitektura garaikidea berrikustea. Urteurrenak argi utzi zuen askorentzat elizbarruti gaztearen historiako zenbait arlo ezagutu beharra zegoela, eta batez ere elizbarrutiaren arkitektura garaikideko ondarea, orain arte ez delako behar beste ezagutzen eta ez delako behar beste ikertu.