398 Zenbakia 2007-06-08 / 2007-06-15

Euskonews Gaztea

Elkarrizketa: Jon Azpillaga. Bertsolaria: Francoren garaian poliziarengandik ihesi egiten genuen bertsotan aritzeko

ALBERDI, Ainhoa ANSORREGI, Argiñe NABERAN, Iera

DBH 4.mailako ikasleak

Gazte gaztetatik Jon Azpillaga bertsolaritza munduan ezaguna da. Izan ere, lehenengo bertsoak 12 urterekin bota zituen lehenengo bertsoak eta bi urte beranduago lehenengoz plaza batean aritu zen. Frankoren diktadurapean makina bat saio egindakoa da, baina sarritan, ezizen bat erabili behar izaten zuen. Hortaz eta beste hainbat kontuz aritu gara mintzatzen berarekin.

Noiz hasi zinen bertsolaritza munduan?

Lehenengo bertsolari bezala Santa eskean, koplari bezala. Handik etorri nintzen ni bertsolaritza mundura. Lehenengo koplak neure bertsoak, 12 urterekin. 14 urterekin, berriz, plazetara joaten nintzen, Amorotora gazteen egunean, 1950ean. Eta 50 urte geroago berriro joan naiz Amorotoko plazara gazteen egunean.

Zerk erakarri zintuen bertsolaritza mundura?

Ba, bertsolariak ekartzen zituzten herrira eta etxean ere abesten genituen.

Zenbat urterekin hasi zinen plazetara joaten? Lehen esan dudan bezala 14 urterekin hasi nintzen plazetara joaten, eta lehenengo aldiz Amoroton, San Luis egunean.

Frankoren diktadurapean abesten al zenuten?

Bai, abesten genuen. Poliziengandik ihesi ere ibili ginen. Debekatuta ere egon ginen Lopategi eta biok baina beste izen batzuk jarri eta aurrera jarraitzen genuen.

Anekdotarik gogoratzen duzu?

Bai, poliziei ihesik ibiltzen ginen ia beti eta isunak ere pagatu behar izaten genituen.

Txapelketarik izaten zenuten?

Bai, txapelketak egoten ziren, eta ni lehenengo aldiz 22 urterekin joan nintzen.

Nolakoak izaten ziren txapelketa horiek?

Oso onak, jende ikaragarri izaten zen eta. Baina baimena eskatu behar zen bertsotan aritzeko.

Zergatik uste duzu horren emakume gutxi zeudela zure garaian bertsotan egiten zutenak?

Orduan emakumerik ez zegoen, bat edo beste bai, baina plazara ez ziren irteten. Baina esaten dute emakumeek sortu zutela bertsolaritza, Milia Lasturkoak. Euskal Herriko aurreneko bertsolarietako bat izan zen.

Motzean

Zure bertsolaririk gustukoena? Lopategi

Mañukorta edo Andoni Egaña? Mañukorta festa dagoen ekitaldietarako eta Andoni Egaña seriotasun pixka bat dagoen ekitaldietarako Reala edo Athletic? Athletic eta gero Reala. Alavesekoa ere banaiz.

Txuleta edo arkumea? Txuleta Elkarrizketaren unean.

Kolore gustukoena? Orlegia, berdea

Itsasoa edo mendia? Mendia

Nobela edo olerkia? Olerkia

Txakurra edo katua? Txakurra

Mutrikuko Goiko plaza edo behekoa? Goiko plaza

Kantatuko zeniguke bertso bat?

Egun normala zen baña, Ikusi behar genduan Institutora etorri eta Bertsoa bota behar nuan Aurrealdean hiru neskatxa Oso izaera senduan Gaur bezelaxe jatorrak izan Orain arteko moduan. Jon Azpillaga (Pasai San Pedro, 1953) Jon Azpillaga 1935an jaio zen Pasai San Pedron. Bere aita, Juan Azpillaga, pasaiatarra zen. 1937an hil zen Iata mendiari jaurtitako bonbardaketan. Bere ama, berriz, bizkaitarra zen, Berriatuakoa, Beronika Urrutia. 2000an hil zen. Urte bat eta erdi zituenean Berriatuako Torre baserrira joan zen bizitzera. Azpillaga ikasle fina zen, ikasteko gogo izugarria zuen, baina 13 urte zituela eskola utzi behar izan zuen lanean hasteko. Lanean hasi zen eguna Arimen eguna izan zen. Itsasontziak konpontzen zituen. Garai horretan hasi zen bertsolaritza munduan. 1960ko urriaren 8an ezkondu zen Maria Arrizabalaga Berabiderekin, Mutrikuko Jasokundeko Andre Maria elizan. Elkarrekin seme-alabak eduki dituzte.