397 Zenbakia 2007-06-01 / 2007-06-08

Efemerideak

Efemeridea. Jose Manuel Lujanbio Retejí, Txirrita bertsolaria, 1936 urteko ekainaren 3an hil zen



«Txirrita» Gipuzkoar bertsolaria (Ereñozu, Hernani, 1860 - Altza, 1936). Hamahiru urte zituelarik, Errenteriara, Txirrita baserrira, joan zen bizitzera. Hamalau urte zituela kantatu zuen lehen aldiz plaza agerikoan, Ereñozuko San Antonio ermitaren aurrean. Maiorazgoa izan arren, baserria utzi eta hargintzan aritu zen lanean. Euskal Herriko bertsolaririk gogoratuenetakoa da gaur egun. Umore handiko bertsolaria izan zen, eta haren bertsoak eta ateraldiak oraindik ere herriaren gogoan daude. Bat-bateko bertso asko geratu badira ere, gorde diren gehienak bertso jarriak dira. 1935ean Macazaga etxeak bertso jarri batzuen bilduma atera zuen Txirritaren testamentua izenburuarekin. Pello Errota, Udarregi, Otaño, Gaztelu, Artzai Txikia Saiburu eta Frantsesa izan zituen, besteak beste, bertsolari lagunak. 1936ko bertsolari txapelketan txapeldun atera zen. Auspoa argitaletxeak argitaratu ditu Txirritaren bertso eta ateraldi gehienak.