395 Zenbakia 2007-05-18 / 2007-05-25

Efemerideak

Efemeridea. Balendin Enbeitia 1906. urteko maiatzaren 20an jaio zen



Balendin Enbeitia. (Muxika, 1906-86), Keparen semea. Bizkaiko Bertsolari-txapelketa irabazi zuen Mungian (1929), Getxon (1930) eta Bilbon (1958 eta 1959, Gerra Zibilaren ondoren egindako lehenengo bietan). Garaiko euskal aldizkarietan parte hartu zuen bere olerkiekin. Bertso-paper ugari idatzi zituen eta Jesukristoren bizitza kontatzen duen antzerki-obra musikal bat prestatu, zuzendu eta bertan parte hartu zuen. Gerra Zibilaren ondorengo bertsolaritzaren suspertzailea eta bertsolari-eskolen lehenengoetariko bultzatzailea izan zen; Euskal Herriko lehenengo eskola sortu zuen (1959).