393 Zenbakia 2007-05-04 / 2007-05-11

Efemerideak

Efemeridea. Jose Pablo Ulibarri Galindez 1847ko maiatzaren 5ean hil zen Bilbon



Arabar idazlea (Okendo, 1775 - Abanto, 1847). 1784an Abantora joan zen bizitzera bere familiarekin. Albaitaria zen bizibidez eta Abantoko ordezkari Gernikako Batzar Nagusietan. Halaber, Abantoko erregidorea izan zen 1829-1836 urte bitartean. Egon zen kargu guztietan euskal kultura eta hizkuntza bultzatu zituen. 1815ean, egutegi bat argitaratu zuen: Egunari eusquerazcoa erderazkotik itzuliya, Vizcai, Guipuzcoa ta Arabaco Provintziarentzat, 1815garren urteraco izenburupean. Baina, Ulibarriren lan garrantzitsuena argitaratu gabe egon da harik eta Arabako Aldundiak, 1975ean, kaleratu zuen arte. Haren izenburua Gutunliburua da eta 1775-1847 urte bitartean Ulibarrik idatzi zituen gutunak eta bertsoak jasotzen ditu.