
Artisautza
Alejandra y Nelsy. Landare metalizatuak eta bitxiak: Produktuak
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Bi produktu-lerro dauzkate:
A.- Produktu naturalak (hostoak, loreak, etab.) metalizatzen dituzte urrez, zilarrez, kobrez edo horien nahasketez.
B.- Bitxigintza lanak egiten dituzte mikrofusio bidez.
Egiten dituzten lan guztiak bereziak dira, sekula ez dute bi aldiz egiten pieza bat.
Normalean, harriak konbinatzen dituzte metalarekin: lapis lazuliak, turkesak, agatak, kuartzoak, etab.
Paparreko orratzak, zintzilikarioak, belarritakoak, idunekoak, lepokoak eta antzeko elementuak irteten dira artisau bien eskuetatik.
Pieza bereziak egiten dituzte inork eskatuz gero: andregai jantzientzako orratz bereziak, belarritakoekin eta idunekoekin bat datozela; platerak, argimutilak, burruntzaliak orein adarraz konbinatuta, eta mahaierdikoak, besteak beste. Enpresa opariak ere eginak dituzte, eskariz.
