393 Zenbakia 2007-05-04 / 2007-05-11

Artisautza

Alejandra eta Nelsy. Landare metalizatuak eta bitxiak: Artisauak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

ARTISAUAK

Alejandra Testone 1964an sortu zen, San Carlos de Barilochen (Argentina), bitxigintza tradizio handiko italiar familia batean. Bitxigilea du aita, eta hala zuen aitona ere. IKASKETAK Lehen Mailakoak: Escuela N.º 16. San Carlos de Bariloche. Río Negro.

Bigarren Mailakoak: Escuela Nacional Ángel Gallardo. San Carlos de Bariloche. Río Negro.

Titulua: Batxilergoa Orientazio Pedagogikoarekin.

Zeramika, eskultura, modelatua eta bozelketa ikastaroak (1973-1980). Irakaslea: Dolores Fállada. Barilocheko ospe handiko artista, nazioartean ere ezaguna.

Pintura ikastaroa (1978). Irakaslea: Tom Maes. Nazio mailako artista ospetsua. Bariloche.

Zenbait ikasketa Buenos Aireseko Unibertsitatean, Arte Ederretako Fakultatean (2 ikasturte: 1982-84).

Zizelkatze, bozelketa eta kalatugintza ikastaroak (1987).

Bitxigintzari aplikatutako galbanoplastia tekniken ikastaroa (1989). Irakaslea: Carlos San Martin. Córdoba. Argentina.

“Kalitate Totaleko” mintegia (1999ko ekaina). La Plata. Buenos Aires.

Bitxigintza Eskola. EASO Politeknikoa. Donostia. Gipuzkoa. 2005 eta 2006. Titulua: Bitxigilea.

Produktu naturalak metalizatzen lan egiteko, Alejandrak Nelsyren ezagutzen premia zuen, eta, horregatik, elkarte bat sortu zuten 1988an. Dendetarako eta saltokietarako hasi ziren lanean, eta erakusketak egin zituzten nazio osoan.

2000n, Donostian jarri ziren bizitzen, eta lan berean jarraitu zuten.

Joaten diren azoka guztietan saltzen dituzte beren lanak, eta baita eskariak egiten dizkieten bezeroei ere zuzenean.

Gipuzkoako Artisauen Biltzarrekoak dira. Alejandra Testone López eta Nelsy Giménez Esnaola Zubiaurre pas., 105, 2. esk. 20015 DONOSTIA / GIPUZKOA Telf. 655 704 323 E-posta: alejandratestone@yahoo.es