
Artisautza
Alejandra eta Nelsy. Landare metalizatuak eta bitxiak: Sarrera
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Atal honetan, bitxigintzarekin lotutako lau artisauren fitxak argitaratu ditugu jadanik: Aitor Diego eta Aurkene Rementeria, Bilbokoak.
Asun Esnal, Hernanikoa.
Juanjo Ucar, Donostiakoa.
Luis Iglesias Baldeón, Donostiakoa.
Gaur, bitxigintzaren alderdi berri bat dakargu, hots, produktu naturalak (hosto, pinaburu, hazi, harri, barraskilo, etab.) metalizatzea. Horretarako, 24 kilateko urrez, zilarrez eta/edo kobrez estaltzen dira gauzak. Horri esker, gai naturalak betiko irauten du, eta diseinu berezi eta esklusiboak egin daitezke. Gainera, gure artisauek bitxigintza lanak egiten dituzte zilarra, brontzea, kobrea eta alpaka erabilita, metalak mailukatuz, zizelkatuz, kalatuz eta era askotan moldatuz.
