Euskonews Gaztea
Gaiak: Ibilbidea monumentuak ezagutuz
ALDAI, Oihana EXPOSITO, Markel LONBIDE, Onintze
DBH 3.mailako ikasleak (Prentsa tailerra)
Oinez egiteko ibilbide bat proposatuko dizuegu.
Aretxabaletako Iturrigorri pilota lekura heldu eta Azbe enpresaren atzealdetik Urkulurako bidea hartu (Gi-3131). Lehenengo bidegurutzean jo ezkerrera, apur bat gorago eskuman baso bide bat dago eta hortik gora joanez gero Otalazelaira helduko gara.
Otalazelai, maiatzaren bigarren igandean ospatzen dugun erromeriagatik da ezaguna.Ohitura handiko jai herrikoia da.Herriko dantzari gazteenak bertan estreinatzen dira. Ekintzen artean herriko txistulariak, trikitilariak, animaliekin jokoak, herri kirolak, dantzaldia? dira aipatzekoak. Bertan hamarretakoa egin ahal izango duzu. Otalorako Dorretxea.
Aurrera jarraituz Otalorako Dorretxera helduko gara. Aozaratza auzoan dago. Oraindik ere antzinako botere eta distiraren aztarnak ditu: armarria, errenazentista itxurako begiratokia, sabai apaindura galanta teilatu-hegalean, harrizko aulkietako lana, ate eta leihoetako erremateak, itsu-leihoak. Banketxe batek erosi eta gaur egun, Ikasbide izenpean Kooperatiba Ikasketa Gune bezala erabiltzen da.
Aurrerago segituz Urkulura helduko gara. Areantza auzora joateko bidea hartu behar dugu. Aurrera jarraitu eta auzoko baserriekin batera Natibitate eliza, San Bizente ermita eta Bolinaga errota igaro ondoren Arkarazo auzora helduko gara. Bertan Arkarazo jauregia dago.
Enrique Antonio de Arratabe eta Araotz-en alargunak, Mar?a Isabel de Otalorak, familia eskutuaren agiria modu egokian irudikatu zuen. Zilarrezko atze gainean, zuhaitz berdea, bi hartz beltzek eutsia, eta adaburuaren gainean, bandeja gorri bat edo jeneralaren ezaugarri bat. On Juan Arcarasso-ren oroigarritan, etxe honen semea, Perun jenerala eta gudarosteen gobernadore izandakoa; hertsatu gorria, urrezko hizkiekin ?Arcarasso? idatzirik
Bidea jarraituz Almen ikastetxera helduko gara. Almenetik bidegorria jarraituz herriko plazara helduko gara, ez dago galtzeko arriskurik. Plazatik pare parean dagoen Otalora Jauregia ikusiko dugu.
Parrokia ondoko jauretxea, egoera onean aurkitzen da. Atariko idatziak dion bezala, 1746. urtean eraiki zen. Etxe hau Tablas jeneralaren bizileku izan zen, Concepci?n de Otalorarekin bigarrenez ezkondu ondoren. Kultur etxe izan ostean, Ama Agustinen komentuaren parte izatera pasatu zen. Gaur egun, Lankide Aurrezki Kutxaren bulego egoitza da eta goiko solairuan Gizabidea Fundazioa dago.
Otalora Jauregiaren ondoan Eliza (parrokia) dago. Antzinako parrokia, San Miguelen deiduna, Bedarretan zegoen, gaur egungo hilerriaren ondoan. Hilerriaren atari erromaniko ikusgarria, lehengo parrokiarena izandakoa, aurreko eraikuntzaren aztarna eta oroigarri bakarra da. Ohiturak dionez, inguruan kristautasunari dedikatutako tenplu zaharrenetakoa zen hura.
Denborarekin, elizaren barruan aldaketak egin dira, bai aldare nagusian eta baita alboko kaperetan ere. Belarretako Kristoak, ederki berritua, eta Salluenteko Ama Birjinak bere lekua betetzen dute orain aldare nagusian. Aretxabaletako eliza.
Aretxabaletako elizak kokapen ezohikoa daukala esan daiteke. Badirudi bi familia eraginkorren interes ezberdinen ondorioa dela. Alde batetik, Arratabetarrak zeuden, bere Otazu jauretxearekin. Sendi hau Artabe baserritik zetorren. Bestalde, Otalora familiaren interesak zeuden, Otalora jauregi edo dorretxekoak. Bi jauregi hauen artean eremu huts bat zegoen, eta bi sendien arteko distantzia eta diferentzietan ados jarririk eraiki zuten eliza kokagune horretan, perspektibarik gabe eta Deba ibaiaren igoeren arriskupean.
Behin eliza ikusi ondoren, hurrengo tartea kotxez egin dezakezu. Hartu Aramaiorako bidea eta Galartzara abiatu. Bertan Galartzako Dorretxea dago.
XIV. mendekoa da luzaroan bailara eta herriaren zaindari izan den Galartzako dorretxea. Eraikin sendo hau harri gorriaren gainean jasota dago, Galartzatarrek Leintz Bailaran zuten indarra sendoki sustraituta zegoela erakutsi nahi izan balute bezala. Izan ere, Galartzatarrena Leintz Bailarako leinurik nagusienetarikoa zen Erdi Aroko azken urteetan. Garai hartako ugazaben artean ohitura zen legez, Galartza leinuaren oinetxe hau etxea baino gotorlekua eta babeslekua zen. Hor daude, oraindik ere, benetako Burdin Aroko aztarna esanguratsuak: saieterak, leiho zorrotzak eta horma sendoak.
Aro Modernoan ezagutuko zuten Galartzatarrek euren urrezko sasoia. Izan ere, XVI. mendetik XIX. mendera arte zabaltzen den aro horretan, Galartzatarren garrantzia ekonomikoa eta soziala sendotu egin zen. 1560 urtean, dorretxeko nagusia zen Sancho Galartzakoa hil ondoren, Arrasaten erositako etxera abiatu zen familia, etorkizuna hirietan baitzegoen.
Gauzak horrela, 1825 urtean, baserri bihurturik, O?atiko Plaza familiaren eskuetara pasatu zen dorretxea. Izan ere, Galartzako maiorazkoa Joaquin Mar?a de Plazak, Ana Mar?a Galartzakoaren eta Juan Xabier de Plazaren semeak eskuratuko zuen.
1990 urteko abuztuaren 2an sute batek eraikina suntsitu zuen. Orduan, Aretxabaletako Udalak eraikuntza historikoa berreskuratzeko ardura hartu zuen, 1997an bere berreraiketa eta birgaitzea bultzatuz.
Itzuli garen bide beretik bueltatuko gara.