389 Zenbakia 2007-04-06 / 2007-04-13
Apirilaren 28an, San Prudentzio, Arabako zaindariaren jaia Araba osoan ospatzen da, esne-mamitan. Ospakizuna bezperan hasten da, ohiko erretretarekin — festara joateko deiarekin—, elkarte gastronomikoetan egiten diren afariarekin eta danbodarrarekin. Hurrengo goizean Armentiako zelaiek, Vitoria-Gasteizen, erromeria herrikoi eta jendetsu bat hartzen dute. Blusaren eguna
Uztailaren 25ean, Santiago egunean, Blusak, adin guztietako gazteak, euskal jantzi tipikoaren eta lagun artean antolaturik, benetako protagonistak dira egun honetan. Joan zaitez Andre Maria Zuriaren plazan hasten den asto-lasterketa, edota San Frantzizko Aldapan baratxuriak saltzeko jartzen diren postuetara; bi horiek egun horretako irudirik adierazgarrienetakoak dira, Andre Maria Zuriaren omenezko jaiak, hortik egun batzuetara egingo direnak prestatzeko. Andre Maria Zuriaren jaiak
Abuztuaren 4tik 9ra, Andre Maria Zuria Gasteizko zaindariaren festa Ekitaldi jendetsu batean, San Miguel elizako dorretik Andre Maria Zuriaren plazaraino Celedon jaisten denean, hasten dira 6 egun, non jaia eta lasaikeria nagusi diren Arabako hiriburuan. Olarizuko erromeria.
Erlijio-ospakizunak, musika, su artifizialak, kontzertuak, kirola eta zezenketak sartzen dira gustu eta adin guztietako pertsonei zuzendutako programa estu batean. Olarizuko erromeria
Iraileko Ama Birjinaren egunaren ondoko lehen astelehenean. Udal ordezkariek Vitoria-Gasteizko udal barrutiaren mugak markatzen dituzten mugarriak bisitatzen dituzte. Egun horretan bertan, Olarizu mendira igotzen da jai herrikoi batean.
Gasteiztarrak erromerian joaten dira eta dantzaz, babarrun-janaz eta euskal kirol eta dantzen erakusketez gozatzen dute.