388 Zenbakia 2007-03-30 / 2007-04-06

Euskonews Gaztea

Gaiak: Bilbo barriztua azken urteotan

ARAUZO, Ane BARRUTIA, Javier BLANCO, Nerea CANTON, Itziar GARAI, Kerman HURTADO DE SARATXO, Olaiz

1.Batxilergoko ikasleak



Erabarritzeko proiektuak asko dagoz Bilbo guztian: Metro barria (1995), aireportua (1997), Guggenheim Museoa (1997), Euskalduna Jauregia (1998). Nazioarteko hainbat arkitektoren lana erabiliz eta Guggenheim Museoaren izenaz baliatuta, gaur egungo Bilbok gero eta herri turistiko baten antz handiagoa dauka. Hau guztiau, antzinako itxura industriala atzean itziz.

Hala ere, Bilbon badauz baztertuta eta alde batera itzi diran auzoak be, Bilbo Zaharra eta San Frantzisko esaterako. Etxebizitza zaharren ordez barriak eraikiz, eta jarduera kulturalak sustatuz, ingurune bohemioa eratu gura dabe. Bilboko alderdi honeek barritzeko lanak 1998an hasi ziranean, bertan egozan etxebizitza askok ez eukien ez komunik ez ur berorik.

Hau XXI. mendean ezinezkotzat jotzen dogu baina asko eta asko dira egoera horretan aurkitu daikeguzan etxebizitzak eta bertan bizi diran familiak. Honi, Bilbora heltzen diran etorkin gehienak bertan bizi direla gehitzen badesutsogu, arazoa areagotu egiten dalakoan gagoz.

Dana dala, badago beste gune bat be erabarritzen dabilena: Abando Ibarra. Errekaren inguruan lehen industria guneak baziran be, gaur egun lur horreek biztanleriarentzat berreskuratzen dabilz. Uribitarten, Arata Isozaki arkitekto japoniarrak dorre bi eraikitzen dihardu, Isozaki Atea. Eta Abandoibarran bertan Cesar Pellik 165 metroko dorre bat egingo dau Iberdrola erakundearentzat. Arriaga antzokia 1890. urtean eta gaur egun.

Aldaketak, ikusten dozuenez, nabarmenak izango dira. Erreka inguru honetan itxura guztiz modernoa izango da!

Isozaki Atea, Bilbon eraikitzen dabilzan etxebizitza proiektua. Abandoko auzoko Uribitarte alderdian. Proiektua, dorre bik eta altuera txikiagoko beste hiru eraikinek osatzen dabe. Egileak, Arata Isozaki arkitekto japoniarra eta Iñaki Aurrekoetxea arkitekto euskalduna dira.

Etorkizunera begira hainbat erronkari aurre egin beharko deutso Bilbok. Leku faltaren arazoa gero eta handiagoa da, eta etxebizitzen prezioak goraka doazanez, ez dakigu zer gertatuko dan.

Bilbok hazteko daukan aukera bakarra, antzinako gune industrial zaharkituak erabarritzea da. Horretarako, udalak gune industrial bi berreskuratzeko planak egin dauz, hain zuzen, Olabeagan eta Zorrotzaurren. Garrantzitsuena Zorrotzaurreko auzo barria izango da, 5.300 etxebizitza barrirekin. Hamabost urteko epean 10.000 etxebizitzatik gora eraikiko dira, horreetako asko babes ofizialekoak izango diralarik.