387 Zenbakia 2007-03-23 / 2007-03-30

Euskonews Gaztea

Elkarrizketa: Maria Luisa Laorden. Okin ohia: Garai batean bi okindegi genituen, baina bakarra mantentzea gogorra bazen imajinatu birekin

BEITIA, Orella

Batxilergo 2.mailako ikaslea

Orain dela hamabi urte (1994an) itxi zituen ateak ?La Juanita? okindegiak.Okindegia Dato kalean kokatua Gasteizko ospetsuenetako bat izan zen. Hemen dago Maria Luisa Laorden okindegiaren azken jabea. Gabon aurerretik egin nion elkarrizketa Maria Luisari.

Gasteizen jaio al zinen?

Ez, ez naiz gasteiztarra. Eltziegon jaio nintzen Araba Errioxarrean.

Eta zergatik etorri zinen Gasteizera?

Gure herrian lana eskasa zelako eta oso zaila zen negozio bat aurrera eramatea herri txiki batean garai horretan. Dato kalea 1958.urtean, okindegia zegoen tokia.

Zergatik okindegi bat?

Nere senarraren familia txokolate egilea zen. Eta momentu batean entzun genuen Gasteizen okindegi bat ireki zutela eta langileak behar zituztela. Esan eta joan egin ginen, baina hasieran ez zen ?La Juanita? deitzen ?Casa Alegr?a? baizik.Baina azken izen hau ipini genion bere lehenengo jabea Juanita deitzen zelako; bera hil ostean ?Juanita? deitu genuen okindegiari bere omenez.

Zaila izan zen denda aurrera eramatea?

Bai, oso zaila izan zen, garai hartako egoera ekonomikoa oso txarra izan baizen. Baina gero oso ondo joan zitzaigun.

Nolakoa zen zure lana?

Oso gogorra, lana ez zen bukatzen. Ordu asko egoten ginen lantegian gauean eta egunean zehar, dendan egoten ginen bezeroekin.

Gasteizen soilik saltzen zenituzten zuen produktuak?

Bai Gasteizen soilik, baina egiten genuena zera zen, Gasteizen lantegirik ez zuten okindegiei saltzen genizkien gure produktuak gero beraiek saldu zitzaten. Eskuinaldean Maria Luisa eta ezkerraldean okindegiaren lehen jabea, Juanita ospetsua.

Zeintzuk ziren gozorik gogokoenak zure bezeroen artean?

Galdera hori oso zaila da (barre) ea ba; kristinak, kremazko bonbak, merengeak, denetarik.

Nolakoak ziren zure bezeroak?

Bezero ugari genituen, helduak, gazteak...denetarik baina batez ere ikasleak eta baita soldaduak ere.

Gabonen bezperan gaude. Egun hauetan lana ugariagoa da komertzio guztietan, okindegietan ere Gabonetako gozokiak oso ohikoak dira. Zerbait berezia prestatzen zenuten?

Bai gauza ugari prestatzen genituen; turroiak, urdaiazpiko ugari ere saltzen genuen, mazapanak... Lantegi askok enkargatzen zizkiguten otarreak egiteko, baina yemak zen nire ustez produktu izarra.

Denda bakarra izan zenuten?

Beno...ez; garai batean bi izan genituen, baina bakarra mantentzea gogorra bazen imajinatu birekin ze nolako lana izan genuen!

Zure ustez zeintzuk izan ziren zure ospearen osagaiak?

Lana, lehengai bikainak eta bezeroekin izan genuen hartu-eman ona.

Zehazki zein urtean itxi zenuten denda?

1994. urtean.

Zergatik itxi zenuten denda?

Erretiroa hartzeko ordua zen eta semeek ezin izan zuten aurrera eraman eurek bakarrik.

Zer dago gaur egun denden lekuetan?

Denda zaharrean ?Imaginariun? denda dago eta beste dendan arropa denda bat dagoela uste dut.

Gaur existitzen ez den arren gogoratzen al du jendeak ?La Juanita?? Noski baietz! Jende askok esaten dit ?ai ze gozo goxoak egiten zenituzten?; oroitzapen ona daukate okindegiari buruz. Beno honen arabera ikus dezakegu denda orain dela hainbat urte itxi zen arren gasteiztar ugari gogoratzen dela okindegi honetaz; kristina, kremazko bonba, merenge...eta gozo guztiez, orokorrean. Maria Luisa Laorden

Gasteiztar askok ezagutuko dute Maria Luisa ziurrenik. Gasteiztarrek eta baita kanpokoek ere. Juanita deituriko gozotegiaren jabea izan zen 1994 urtera arte. Bera ez da Gasteizkoa, Eltziegokoa baizik, baina hiri honetara etorri zen bizitzera, okindegi batean lan egiteko aukera suertatu zitzaiolako, Casa Alegr?an hain zuzen ere. Erretiroa hartuta dago. Gaurkoan, garai haietaz mintzatu da elkarrizketan.