386 Zenbakia 2007-03-16 / 2007-03-23

Euskonews Gaztea

Elkarrizketa: Amaia Azaza. Eskubaloi jokalaria: Lojikoa den bezala, nik Itxakon jolastu nahi dut, baina oso gogorra da eta emakume izanda gogorragoa

LIZARRA IKASTOLAKO LANTALDEA

DBH 4.mailako ikasleak

Amaia Azaza Lizarrako gazte bat da. Batxilergoa ikasten dirau oraindik, baina kirolaria ere bada. Izan ere, SD. Itxako taldean ari da eskubaloian jokatzen, nahiz eta orain lesio batetatik osatzen ari den. Lizarra ikastetxeko ikasleek elkarrizketa egitea pentsatu dute, alde batetik emakumea eta bestetik kirolaria delako.

Kaixo Amaia, ikastolan elkarrizketa bat egitea bidali ziguten eta zuri egitea erabaki dugu. Niri?

Bai, emakumea, oso gaztea eta kirolaria zarenez, ondo egongo litzatekeela uste dugu. Galdera batzuk egitea inporta zaizu?

Ez, ez lasai.

Bale, ba hasiko gara. Zenbat urterekin hasi zinen eskubaloian?

Zortzi urterekin hasi nintzen.

Eta zergatik hasi zinen eskubaloian eta ez beste kirol batean?

Ba kasualitatez izan zen. Gabonetako torneo batean apuntatu nintzen eta asko gustatu zitzaidanez Itxako D.S.n hasi nintzen jolasten.

Eta zein taldetan aritu zara?

Soilik Itxakon eta hemen jarraitzea espero dut.

Itxakoko handien taldean aritu zara ezta? Nola deitu zintuzten?

Egun batean, Ambros Martinek ?entrenatzaileak- telefonoz deitu zidan nirekin hitz egiteko asmoz. Orduan berarekin geratu nintzen eta aurredenboraldia beraiekin egitea nahi zuela esan zidan. Ni oso pozik jarri nintzen eta baietz esan nion. Gero nire gurasoekin hitz egin zuen eta ondo iruditu zitzaien.

Zer sentitu zenuen?

Hasieran poz handia sentitu nuen, baina eguna ailegatzen zen heinean urduritasun handia sentitu nuen, ez nuelako inor ezagutzen. Hala ere, gero oso ondo egon nintzen, oso gustura.

Nolakoak dira haiekin entrenamenduak?

Oso gogorrak izaten dira baina entretenigarriak ere bai, Ambrosen entrenatzeko modua oso polita eta exijentea delako.

Eta kanpoan jolasten duzunean, nolakoak izaten dira bidaiak?

Bidaiak oso luzeak izan dira, Alacantera, Valentziara.... joaten ginelako. Hala ere, oso gustura egon nintzen, neskak oso jatorrak baitira eta partidak oso interesgarriak.

Dieta berezia jarraitu behar izaten al duzu normalean?

Bai, medikuak dieta berezi bat bidali zidan eta normalean jarraitzen dut. Beno, batzuetan txokolatea ere jaten dut! Baina normalean pasta, arraina, barazkiak... jan behar izaten ditut.

Duela hilabete batzuk lesio gogorra izan zenuen, nola izan zen?

Lehenengo mailako taldearen partidu batean izan zen, botatzera salto egin nuen eta airean bultza egin zidaten, orduan gaizki erori nintzen eta besoarekin lurra jo nuen.

Zein lesio izan zen?

Kubitua eta erradioa apurtu nituen.

Nola doa osatzen?

Orain dela hiru hilabete operatu ninduten eta oso ondo doa. Berehala entrenatzen hasiko naiz, irrikitan nago!

Zer gustatuko litzaizuke izatea eskubaloia zure bizitzan? Hortaz bizitzea posible al da emakume izanda?

Lojikoa den bezala, nik Itxakon jolastu nahi dut, baina oso gogorra da eta emakume izanda gogorragoa, publizitate guztia gizonezkoentzako delako. Eta oso zaila da eskubaloitik soilik bizitzea, ikasi ere egin behar da. Oso zaila izango den arren, ni nahi dudanera iristen saiatuko naiz.

Ikasketak zer moduz daramatzazu?

Lehengo ebaluaketa nahiko gogorra izan zen, orain hobeto noa eta lesionatu nintzenez, denbora gehiago izan dut ikasteko.

Zer ari zara ikasten?

Batxilergo lehengo maila Remontival ikastetxean.

Datorren urtean jarraituko al duzu eskubaloiarekin?

Bai, noski.

Nola sentitu zinen Espainako selekziotik deitu zizutenean?

Oso pozik, sorpresa handia izan zen hau ere.

Jolasteko era desberdina al da?

Bai, askoz ere gogorragoa eta intentsitate handiagokoa da. Batez ere, hori, oso gogorra dela baina beno, moldatu nintzen.

Beno Amaia, eskerrik asko. Agur!

Ez horregatik, Agur! Amaia Azaza

Batxilergoko lehenengo mailan dago Amaia. Lizarrakoa da, eta Remontival ikastetxean dihardu ikasten. Zortzi urterekin hasi zen jolasten eskubaloian, “kasualitatez”, berak dioen bezala. Orain S.D. Itxako eskubaloi taldeko kide da eta bertan jarraitzea gustatuko litzaioke. Hala ere, Espainiako selekzioarekin ere jokatzeko aukera izan du nafar gazte honek.