Euskonews Gaztea
Elkarrizketa: Julene Guarrotxena. Athleticeko jokalari ohia: Gizartean orokorrean berdinak izan behar dugu; eta matxistak azkenean atzean geratuko dira
ABAD, Garazi CALBARRO, Monika ELAIOHUI, Udalaitz LAUZIRIKA, June LEÓN, Ainhize SÁNCHEZ, Maitane
Nondik eta noiztik datorkizu futbolarekiko zaletasuna?
Ba etxetik datorkit zaletasuna, nire aita beti izan da kirolaria eta ekipo bateko presidentea izan zen nik 6 urte nituenean, pentsa! Nire nebak ni baino 8 urte zaharragoak dira eta beti jokatu izan dute futbolean, horregatik, bada, futbol partiduak ikusten egon naiz bizitza osoan; azkenean jolasten amaitu dut. Orain futbola utzi dut, baina honen inguruan jarraitzen dut lanean, Federazioan egiten dut lan, batzordekidea naiz. Nire lana, Bizkaian dauden emakumezkoen kategoriez arduratzea eta gauza berriak ateratzea da, emakumezkoek nik txikitan izan nituen trabak ez izateko.
Zer pasatu zitzaizun burutik Athleticeko jokalaria izango zinela jakitean?
Ba duela hiru denboraldi, bi urte, utzi nion futbolean jokatzeari? futbolean jokatzea gustatzen zaizulako hasten zara eta burutik pasatu ere ez zaizu egiten Athleticeko jokalari izango zarenik. Jakin genuenean Leioa taldean geunden eta guretzat oso pozgarria izan zen! Bizitza aurrera doala eta Athleticen emakumeak, gu geu, hain zuzen ere, ikustea izugarria izan zen. Julene bere taldekideekin, 2002an.
Zer sentitzen da kolore zuri-gorriak eramatean?
E...Bizkaiko emakume batentzat edota euskaldun batentzat, (beno, hor daude Errealeko Neskak ere) txikitatik ikusi duzun taldearen parte izatea... gehiegi da.
Eta San Mamesenen jolastea?
Birritan San Mamesen jokatzea eta gainera Europako errekorra izatea, 35 mila pertsonekin, bi gauza ekarri zituen; poztasun handia izan zen San Mamesen jokatzea eta gainera hori lortu zen lehenengo aldia izan zen. San Mamesen jokatu genuenean gehien gustatu zitzaiguna, zelaiaren neurria berdina dela izan zen. Eta jendeak hauxe esaten zuen: ?begiratu nola ateratzen dituzten kornerrak, heldu egiten dira!?. Lezamako zelaiak neurri berdinak ditu, baina ez du ematen eta guretzat hori izan zen, zelai berberean gauza berdinak egin ahal ditugula adieraztea.
Zer deritzozu futbolean dagoen matxismoari buruz?
Beno?gauzak aurrera doaz eta adibidez, nire iloba batek hiru urte ditu eta San Mamesekoa bizi egin zuen. Gauza asko dira txikitatik ikasten ditugunak eta hezkuntza aurrera doa urteekin batera, eta neska batek berdin-berdin joka dezakeela futbolean ikustea normaltzat hartzen diren gauzak dira, ez? Ba azkenean hori, gizartean astiro-astiro aurrera goaz, eta bai gizartean eta baita politikan ere gorengo lanpostuetarako emakumeak heltzea lortu behar dugu, normaltasunera iritsi arte. Adibidez, Aldundian iragarki bat atera da: laranja bat bi zatitan ebakita, bati ura aterata eta besteari ez, eta iragarkiak hauxe dio: ?Zergatik? noiz izango da garaia biak alde berberean egoteko??. Ba?Garai honetan azkenean gauzak normaltasunez hartuko dira, bai kirolean, bai politikan, bai lanean... gizartean orokorrean berdinak izan behar dugu. Eta matxistak azkenean atzean geratuko dira.
Zer sentitu zenuen liga irabazitakoan?Eta zer izan zen zuretzat Bilboko kaleetatik zehar autobus horretan joatea eta hainbeste jende zuei begira zegoela jakitea?
Nik ezin izan nuen momentu hura bizi, hirugarren ligarekin izan zelako, baina federazioko guztiak bezala, Aldundiko balkoian eta Udaletxean egon nintzen, baina ez, ordea, autobusean. Pena izan zen ez joatea, baina beno? Athletikek duen gauza on eta txarra dena handitzen dela da. Ezin gara beste kirolekin konparatu, Athletikek daraman masa hamar bider handiagoa baita. Ezin gara beste kirolari batzuek egin dutenarekin parekatu, baina saria oso polita izan zen. Hainbeste jende guri begira egotea izugarria izan zen. Egia da mutilak izan balira askoz jende gehiago egongo zela, baina lortu genuen kopurua harritzekoa izan zen. Gehienentzat sorpresa bat izan zela uste dut, saria izan zen hor egotea, baina baita jendea hor egoala ikustea ere, askotan esan zelako ia horrelako zerbait egin zitekeen eta jendeak esaten zuelako gabarra atera behar zela askotan ez dakizu zenbaterainokoa izango den. Gabarra atera eta inor ez balitz ikustera etorri ba? hala eta guztiz ere autobusarena eta udaletxekoa beste sari bat izan zen guretzat.
Zer izan zen taldearentzat Super Ligara heldu eta batera liga irabazteak? Espero al zenuten?
Oso urte arraroa izan zen, ez genekielako Super Ligan nolako maila eman genezaken eta partiduak irabaziz aurrera egin genuen. Ez genuen espero, dena ondo irten zen urte horretan. Gainera maila ona eman nahi genuen, baina ez liga irabazteagatik bakarrik, ikusmin handia sortu genuelako baizik. Gehiegizkoa izan zen, dena ondo joan zitzaigun: partiduak irabazi, San Mamesen jokatu? Urte berezia izan zen, lehenengoak izan ginen eta horregatik esaten da orain ere,bosgarren Super Liga delarik, lehengoa lortu behar dela. Oso ondo atera zen dena, ezta ametsik onenean ere! Lehenengo aldia zen Athletikeko kamiseta generamala jokatu genuela, Super Liga lehenengo urtean irabazi genuela?
Zelan tartekatzen zenituen ikasketa edo lana eta futbola?
Presio handia zen, lana uztea txorakeria handia izan zela konturatzen naiz orain. Oso presio handia zen, nik denda honetan egiten nuen lan eta 18:30etan jende gehien zetorrenean nik joan egin behar nuela esaten nuen, baina askotan ez zen izaten joan beharra, presio handia baizik. Azken batean ez baikenuen ezer irabazten. Orain, aldiz, zerbait kobratzen hasi dira, bosgarren urtean, ez dago gaizki. Bost urte behar izan ditugu zerbait lortzeko eta ia orain astiro-astiro parekatzen doan mutilekin, nahiz eta hori etorkizunerako kontua izan.
Taldean giro ona zegoen?
Bai! Hasieran dena da polita, gero hasten dira gauzak konplikatzen, bakoitzak bere bizitza baitauka. Askotan, urteekin, esaten duzu ez dakizula egin zenuena berriro egingo zenukeen.
Emakumeen futbolarekin erlazionatuta dagoen zerbaitetan zabiltzala entzun dugu, azalduko diguzu zertan?
Beno, lehen esan dudanez federazion nago lanean, beno lanean ez, ez da lana, ez baitugu ezer irabazten. Emakumezkoen futbolak dituen berezitasunak hobera aldatzen joatea da gure helburua. Adibidez, aurten Bizkaiko Liga Erregionala bi kategoriatan banatu dugu. Alde handia zegoen Bizkaia osoan jokatzen zuten taldeen artean eta horregatik parekatu egin ditugu. Kadete- jubenil liga bat dago eta orain lortu nahi duguna kadete eta jubenilen liga bat egitea da. Ni jokatzen hasi nintzenean, 14 urtetik gora bazenituen jokatu ahal zenuen eta kategoria bakarra zegoen, mutiletan, ordea, infantil, benjamin, etab. daude. Adinagatik sailkatuta daude, baina emakumezkoen futbolean 14 urtetik gorako denek joka zezaketen, baina pentsa 30 urteko emakume batek 15 urteko ume batekin jokatzea zer den. Kategoria ezberdinetan sailkatzen joan gara. Hau zaila da jokatzen ari diren emakumeen kopurua gero eta handiagoa baita. Orain horretantxe gabiltza, kategoriak sailkatzen.
Nahiz eta taldea utzi partiduak ikusten jarraitzen al duzu?
Bai, igandero joaten naiz, eta ahal izanez gero Erreala ikustera ere joaten naiz. Futbolaren maila gero eta hobea da, eta partidu onak ikus ditzakegu momentu honetan. Leioako taldean jokatzen zuenean.
Lehen zeneukan harremana mantentzen al duzu jokalariekin?
Hainbat jokalarirekin jokatu dut eta ezinezkoa da guztiekin harremana izan eta mantentzea. Baina?batzuekin bai!
Athletikeko jokalaria izan eta gero, aldaketarik izan al du zure bizitza?
Ez, ez... zuek etortzea hona elkarrizketa bat egitera...poz handia izan da. Baina bestetik...ez, nire bizitza aurrera doa eta...listo! Horregatik aldatu...nire ustez ez!
Zer sentitzen zenuen, sinadura bat edo argazkiren bat eskatzen zizutenean?
Poztasuna!! azken batean...ez da berdin ikusten nesken eta mutilen ahalegina. Horregatik, autografo edo argazki bat eskatzera etortzen zirenean izugarrizko poza sentitzen nuen. Oso polita, benetan...gauza horrek gelditzen dira hor...betirako! (barre)
Zure ametsetariko batzuk bete direla suposatzen dugu. Adibidez: Athletikeko jokalaria izatea, liga irabaztea.... Baina, gaur egun badaukazu ametsik betetzeko? Bueno...ba gustatuko litzaidake talde baten, zuzendari izatea, edo behintzat laguntzea. Mundu honetan berdintasuna lortzeko mutil eta nesken artean, ez bakarrik futbolean, kirol mailan ere bai. Espero dugu zure amets guztiak betetzea eta mila esker guztiagatik. Eskerrik asko zeuoi! Dendan utzi genuen Julene, irribarretsu eta pozik, gizonezkoen eta emakumeen berdintasuna lortzeko ametsarekin. Julene Guarrotxena
1977. urtean jaio zen Julene Guarrotxena eta Athleticeko jokalaria izan da. Leioako taldean hasi eta han jarraitu zuen Bilboko talde nagusira heldu zen arte. Futbolean jokatzen zuten lehen nesketarikoa izan da. Talde honetan bi liga irabazi zituen erdilari postuan jokatuz. Gaure egun kirol munduarekin erlazionatuta jarraitzen du, kirol denda batean lan eginez eta Euskadiko Futbol Federazioan kolaboratuz.