389 Zenbakia 2007-04-06 / 2007-04-13

Euskonews Gaztea

Gaiak: Gasteizen ere, tranbia

MENDEBALDEA ikastetxeko lantaldea

DBH 3.mailako ikasleak

Proiektuaren aurrekariak eta eraikuntza

Tranbia bat eraikitzeko lehen egitasmoa 1995. urtean aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak. Orduan Gasteizko alkate zen Jose Angel Cuerda eta udaletxeko beste alderdiak ez ziren ados jarri tranbia nola eraiki behar zen erabakitzeko eta azkenik proiektua baztertu egin zuten.

Gaur egungo proposamena 2004an aurkeztu zen; aurreko proiektuarekin alderatuz ibilbide luzeagoa zuen eta geltoki gehiago ezarri ziren. Oraingoan alderdi guztiek onartu zuten proposamena. Eraikitze lanak 2006ko irailaren 12an hasi ziren ofizialki. Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailaren arabera, obrak 2008. urterako amaiturik egongo dira eta urte hori amaitu aurretik inauguratu ahal izango da Gasteizko tranbia.

Gaur egun tranbiaren erdiguneko tartea eta Lakuako tartea eraikitzeko lanak hasiak dira. Abetxukoko adarra hurrengo hilabeteetan hastea aurrikusten da. Tranbiaren ezaugarriak

Geltoki bakoitzaren luzera 30 metrotakoa izango da eta tranbia ibiliko den trenbidearen zabalera 1,0 metrotakoa. Ibilbide guztia trenbide bikoitzekoa izango da. Guztira zortzi unitate egongo dira Gasteizko tranbian.

Tranbia bakoitzak 30 metroko luzera izango du eta 196 pertsonarentzako tokia (148 zutik eta 48 eserita). 196 leku horietatik bi mugikortasun gutxiko pertsonentzako gorderik edo erreserbaturik egongo dira. Tranbiak 30 km/o abiadura izango du oinezkoentzako guneetan eta 50 km/o abiadura hiriko beste gune guztietan. La Paz eta Lakua arteko bidaiak batez-beste 18 minutuko iraupena izango duela aurrikusten da. Geltokiak

Tranbiak 7.805 metroko ibilbidea egingo du hemeretzi geltokitan zehar. Erdiko gune bat izango du eta bi adar, bata Lakuako adarra eta bestea Abetxukoko adarra.

Erdiko guneko geltokiak:

La Paz Araba Jenerala Lovaina Santxo Jakituna Gasteiz Konstituzio

Lakuako adarrak honako geltokiak izango ditu:

Eusko Jaurlaritza Txagorritxu Wellington Blas de Otero Artapadura Landaberde

Abetxukuko adarrak honako geltokiak izango ditu:

Foronda Batzar Nagusiak Arriaga Zadorra Erribera Presa Abetxuku