Euskonews Gaztea
Elkarrizketa: Izaskun Moyua. Emakundeko zuzendaria: Emakumearen eguna martxoaren 8an, 9an, 10 ean... eta urteko egun guztietan izaten da
MENDEBALDEA ikastetxeko lantaldea
DBH 3.mailako ikasleak
Nola sortu zen EMAKUNDE?
Legez sortu zen 1988an, organismo autonomo bezala.
Zer ikasi zenuen eta non?
Psikologia ikasi nuen Madrilen.
Noiz hasi zinen lan honetan eta zergatik?
Orain dela 7 urte. Lehendakariak deitu zidalako eta baietz esan nion.
Zertan datza zure lana?
Nire lana EMAKUNDEren ahotsa izatea eta hainbat programa koordinatzea da.
Noiz sortu zen EMAKUNDE?
Lehen aipatu dudan bezala, 1988an. Garai hartan 10 emakume bakarrik zeuden Legebiltzarrean eta orain 45 emakume gaude.
Zergatik pentsatu zenuten taldea sortzea?
Garai hartan Nazioarteko Emakume Konferentzia izan zen Pekinen. Gobernu guztietako lehendakariek zenbait emakume elkarterekin egin zuten topo eta orduan pentsatu zuten handik aurrera emakumeak berdintasunean bizitzea.
Zenbat denbora daramazu lan honetan?
Zuzendaritzan uztailetik gutxi gora behera, urte bat. Eta lehen idazkari nagusi bezala 6 urte.
Zer egiten duzue, nola antolatzen duzue lana?
Gure lanaren oinarriak bi dira: berdintasunaren politika bultzatzea eta aholkuak ematea.
Zer nolako ekintzak antolatzen dituzue?
Gure tresnak berdintasunaren alde erabiltzen ditugu. Izaskun galderei erantzuten.
Zein izan da orain arte topatu duzuen arazorik larriena?
Egoera larrienak diskriminazioa edo tratu txarrak eta eraso sexualak daudenean sortzen dira.
Zein da zu gehien harritu zaituen arazoa?
Ez dago kasu konkretu bat, denak dira oso larriak.
Jende asko etortzen al da laguntza bila?
Erakunde honetara ez, eta etortzen direnean guk aztertzen ditugu. Ez dugu konpetentziarik beste zerbitzuetan.
Nolako kexak izaten dituzue?
Lan munduaren arlokoak gehienak, emakume eta gizonezkoen arteko erlazioei buruzkoak.
Zer egiten duzue kexa bat jartzen dutenean?
Protokolo bat jartzen dugu martxan kexaren arabera. Sail batekin edo Diputazioekin hitz egiten hasten gara.
Zein adineko emakumeak etortzen dira? Adin guztietakoak, gertatzen dena da diskriminatuak ez direla gazte sentitzen diren emakumeak, baizik eta emakume nagusiak. Normalean 24-50 bitarteko adina izaten dute guregana etortzen direnek. Emakumeentzat nahi dituzuen eskubide guztiak lortzen al dituzue? Ez, hori nahi ditugu,baina oso bide luzea dago eskubide guztiak lortu bitartean. Zeintzuk dira lan honetako alde onak eta alde txarrak? Nire ustez lan honetan alde onak guztiak dira, jendearen eskubideen alde lan egitea oso atsegina baita. Nola sentitzen zara emakume bati laguntzea lortzen duzunean? Ondo, oso ondo. Baina agian hobeto sentitzen naiz emakumeek beraien arazoak kontatzen dizkidatela ikustean. Zoritxarrez tratu txar asko egoten dira, zer egiten duzue arlo horretan? Ahal dugun guztia. Zerbitzuak koordinatzen ditugu eta emakumea seguru senti dadin saiatzen gara Askotan ikusten da nola gizon batek jotzen duen bere emakumea eta gero libre geratzen den. Nola ikusten duzu hori? Beti pentsatu dugu arazoa emakumeetan zegoela; izan ere, legeak oso ahulak izan dira gai honetan. Zer pentsatzen duzu matxistak diren pertsonei buruz? Matxistak pertsona guztiak gara, emakumeak nahiz gizonak. Niri pena ematen dit. Dena den, orain dela gutxi arte horrela izan delako, munduan beti emakumeak gizonaren menpe egon behar izan du eta lan handia dago hori aldatzen. Zure ustez neurriak hartzen al dira emakumeak babesteko? Ez, ez nahikoak, jarraitu egin behar da. Gizarte osoaren sentsibilizazioa ezinbestekoa da horretarako. Uste duzu urtean emakumearen aldeko egun bakarra egotea nahikoa dela? Ez, ez da nahikoa, baina nik uste dut egun hori egokia dela. Hala ere, niretzat behintzat, egun guztiak dira emakumearen egunak. Martxoaren 8an zerbait berezirik antolatu al duzue? Martxoaren 8an emakumearen eguna antolatu genuen. Inoiz egon al da mutil batengan tratu txarren bat? Bai, noizbait bai, baina oso gutxitan. Suertatu al zaizu semeren batek aita salatu izana ama jotzeagatik? Ez, batzuetan gerta daiteke familiar batek salatu nahi izatea, baina emakumeak atzera egitea beldurra dela medio. Izaskun Moyua
(Oñati, 1958) Izaskun Moyua Oñatin jaio zen (Gipuzkoa), 1958an. Psikologia ikasketak egin zituen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta Informazio Zientziak Euskal Herriko Unibertsitatean. Minusbaliotasun Sailean aritu zen Arabako Foru Aldundian, harik eta 1991n Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean aholkularitza eta prestakuntza lanak egiten hasi zen arte. 1995ean, Arabako Foru Aldundira itzuli zen, gizarte zerbitzu balio anitzeko teknikari gisa, eta 1999an Emakundeko idazkari nagusi izendatu zuten. Bertan jardun du lanean, zuzendari bihurtu den arte.