389 Zenbakia 2007-04-06 / 2007-04-13

Euskonews Gaztea

Gaiak: Gazte Egonaldiak 07 Bernedon

ARABAKO IKASTOLEN ELKARTEA

12-17 urte arteko gazteentzat

Udako sasoiari begira jarri beharrean gaude, uda non eta nola pasa erabakitzeko garaia da. Arabako Ikastolen Elkartetik Gazte Egonaldi batzuk antolatu ditugu Bernedon. Lehenengo urtea da era honetako egonaldiak antolatzen ditugula eta egia esan, berezitasun askorekin dator uda!

– Film labur bat grabatzen ikasiko dugu. Gero, film labur hori web gune honetan — Euskonews Gaztean — zintzilikatuko dugu, denek ikusteko modua izan dezaten. – Gasteizko Hala Bedi irratiko estudioetan irratsaio bat grabatuko dugu. – Graffitiak egiten ikasi... – Bizikleta irteerak, eskala, igerilekua... eta ohiko ekintzak.

Euskal Herriko gazteen bilgune izatea nahi dugu Bernedo, iparralde zein mendebaldeko gazteak bilduko dituena.

Ikusi eta gozatu gure iragarkiarekin. Horrelako zerbait egitera animatuko al zinateke?

http://www.youtube.com/watch?v=68iEkITm9OE

Anima zaitezte!!

Apirilaren 20a da azken eguna! Izen ematea azkar egin beharra dago!

Informazioa aif@ikastola.net edo +34 945 23 33 55