389 Zenbakia 2007-04-06 / 2007-04-13

Euskonews Gaztea

Gaiak: Arriaga-Lakua auzoa (II)

MENDEBALDEA ikastetxeko lantaldea

DBH 3.mailako ikasleak



Gasteizko Lakua Auzoko zenbait atal aurkeztuko ditugu artikulu honetan:

Ikastetxeak: Barrutia, Fournies, Escolapios, Toki Eder, San Prudencio eta Mendebaldea dira Lakuako ikastolak.

Eusko Jaurlaritza: Mendebaldea ikastetxearen parean kokatuta dago. Parking handi bat dago langileek beren kotxeak hor uzteko. Hemen funtzionario gehienek egiten dute lan.

Merkatal gunea: Toki eder ikastolaren atzean dago, errotonda baten parean. Bertan, hiru solairu daude; lehenengoan, mugikor, animali eta janari dendak daude. Bigarrenean, jantzi dendak eta zapata dendak daude. Eta hirugarrenean: zinemak eta jatetxeak daude.

Gran Hotel Lakua: Hotel hau Gasteizko auzo honetan dago kokatuta. Gasteiz-Bilbo errepidearekin konektatuta dago, Gasteizko aireportuarekin eta hiriaren erdigunearekin. Gainera, merkatal gunerik modernoen parean dago. Parking handi bat dauka eta hori leku hona egiten du edozein motatako bilerako.

Sansomendi Polikiroldegia: Txagorritxu ospitalearen eta Telefonicaren artean dago kokatuta. Bi futbol zelai ditu; bat, areazkoa eta bestea, belar artifizialezkoa. Goiko aldean errugbi zelai bat dago. Polikiroldegiaren barrualdean, beste zelai bat dago, eta hemen areto futbola, saskibaloia eta eskubaloia jokatzeko aukera dago. Igeri egiteko aukera ere badago igerileku bat baitago.

Tranbia: Tranbiaren trazadura-proiektua 2004ko martxoaren 3an onartu zen behin betiko. Gaur egun eraikuntza-proiektua ari dira idazten, eta 2005ean bukatzea espero dugu. Tranbia honek hiru zati izango ditu: Lakuako adarra, Abetxuko-Arriaga adarra, eta bi adarrek bat eginda, Lakua-erdialdea.

Lakuako adarra Landaberde kaletik abiatu, (kotxetegiak hor jarriko dira) eta Wellingtongo Dukearen kalean eta Euskal Herria bulebarrean barna aurrera eginez, Latinoamerika plazaraino iritsiko da tranbiaren bide-gune nagusiarekin bat egiteko.

Abetxuko-Arriaga adarrak Maiatzaren Lehena plazan izango du abiapuntua, Kristo eta Iturrizabala kaleetatik, Zadorra ibaiaren parera iritsiko da, eta egun dagoen zubiaren alboan beste bat egingo da tranbia igarotzeko; Arriagako atetik Biltzar Nagusien kalera ailegatuko da, eta, Arriaga auzoa zeharkatu ondoren, Forondako atetik sartuko da Latinoamerika plazarantz.

Bide-gune nagusia Latinoamerika plazan hasiko da, eta Honduras kaleak eta Gasteiz hiribideak osatzen duten ardatza baliatuz, erdigunerako bidea hartuko du: Lovaina plaza, Magdalena, Becerro de Bengoa, Alaba Jenerala eta Independentzia kaleak zeharkatu, eta Jesus Guridi kalean amaituko da.