Euskonews Gaztea
Gaiak: Mercedes Benz enpresa Gasteizen
Batxilergoko ikaslea
Mercedes-Benz lantegiak mende erdi baino gehiago darama jada Gasteizen. Urte hauetan hiriaren atal garrantzitsu eta ezinbestekoa bihurtu da, langileen meritu eta ahaleginari esker. Oraingo egoera onera ailegatzeko arazo, ilusio, berrikuntza... asko utzi dituzte atzean. Hauek izan dira Gasteizko Mercedes-Benz lantegi famatuaren historiako urterik garrantzitsuenak:
1954: Duela mende erdi, 1954. urtean, Los Huetos etorbidean eraikitako lantegiaren obrak amaituak izan ziren, 11.300 metroko azalera estalia izan zelarik. Benetan, “Industrias del Motor SA” entepresa (IMOSA) 1950. urtean sortua izan zen Bartzelonan. Denbora gutxi geroago, Gasteizen helbideratu sen eta DKW furgonetak sortzen hasi zen Domingo Beltran kaleko tailerrean, bulegoak erdialdeko Bakea kalean kokaturik zeudelarik. Fabrikazioaren lizentzia AUTO UNION G.m.b.H.-tik zetorren.
1963: Gero eta ezagunagoak ziren DKW furgonetak fabrikatzen jarraitu zen, aldaketa txiki eta motelak jasaten ari zirenak. Ziklomotoreena bezalakoa zen bi denboretako motor zaratatsua aldatu egin zen, Bartzelonako ENMASA instalazioetan fabrikatutako propulsoreagaitik. Momentu honetan hasi zen Bartzelonako eta Gasteizko fabriken arteko erlazioak, gaur egun biak Mercedes-Benzenak direlarik. Urte honetan Gasteizko lantegiaren handiagotze fase berria hasi zen, 80.000 metro kuadroko azalera estaltzera ailegatu zena, nabe eta prentsa berriekin. Honek produkzioaren handiagotze izugarria ekarri zuen, urteko 5.000 furgoneta egitetik 20.000 pasaz.
1972: Urte hauetan zehar enpresaren esku-hartzean aldaketa akzionalak izan ziren, INI-n kapital publikoa ere izan zuelarik. 1972. urtean MEVOSA jaio zen, zeinen inizialak bere bi akzionista garrantsitzuenei zegokizkielarik: Mercedes-Benz eta Volskwagen, biek %27 parte-hartzearekin. Hau izan zen garai haietako modeloek aurrekaldean Auto Union (VWren filiala) taldearen aroak eta barruan Mercedes-Benz-en motorea izatearen arrazoia. 1975. urtean produzitutako N 1000 modeloaren ondoren bakarrik ordezkatu zituen izar famatuak aroak.
1986: MB modelo mitikoak sortzen hasi ziren. Gutxi gora behera bederatzi urteetan zehar gaur egun oraindik gure errepideetan ikusi daitekeen modeloaren 280.000 unitate saldu ziren. Urte artera arte, Mercedes-Benz-ek ez zuen pisu arineko garraio ibilgailurik izan. Errepideek eta trafikoaren kondizioek eta errepidetik egindako garraioak pairatutako aldaketek ibilgailu industrial txikiak, pisu gutxikoak, bultzatu zituzten. Merkantzia txikiak, banaketa zerbitzuak, premiazko garraioak honek guztiak MB100-aren arrakastaren arrazoia izan ziren. Furgoneta hau hain zen fidagarria ezen Gasteizko lantegitik esportatua izan zitekeen lehen modeloa bihurtu zen, merkatu alemaniarrari 80.000 unitate salduak izan zirelarik.
1995: Vito-a ailegatu zen. Produkzioa handitu egin zen eta lantegiak modernizazio lan garrantzitsu batzuk pairatu zituen. Modelo berriak izugarrizko arrakasta izan zuen, eta langile kopurua nahikoa handitu behar izan zen. Gasteizetik 534.000 unitate baino gehiago irten ziren, eta 70 herrialde baino gehiagora esportatua izan zen. Hurrengo urteetan Clase V monobolumena (Alemaniatik kanpo egindako lehenengo Mercedes-Benz automobila) eta Vito furgonetaren bertsio ezberdinak eta berrituak sortu ziren.
2003: Vito furgonetaren eta Viano monobolumenaren modelo berriak sortu ziren, azken honen behin-betiko “bizitokia” Gasteizen geratu zelarik 1999. urtetik aurrera. Vito-aren ondorengoen produkzioa hasteko lantegia guztiz transformatu behar izan zen, eraikitako azalera eta pertsonala bikoiztuz, 2003an 4.200 langilera heldu zena. Instalazio berriak teknikoki egokituak izan ziren urteko 140.000 ibilgailu produzitzeraino hel zedin. Inbertsio totala 800 milioi eurotakoa izan zen.
2004: Lantegiaren 50. urteurrenean, enpresak bere izena aldatu zuen, orain DaimlerChrysler España, S.A. deitzen delarik. Honela, Espainiako familiaren parte ziren guztiak 360.000 langile baino gehiagoko talde enpresario batean sartu ziren.
DaimlerChrysler S.A. lantegia Gasteizen motoreetako bat da, eta hiriaren internalizazioan asko lagundu du. Europako beste hiri batzuekin egiten duen merkataritzari esker hiriaren izena munduan zehar ezagutaraztera lagundu du. Gainera, pertsona askori ematen die lana enpresa honek, eta Euskal Herriaren ekonomian atal garrantzitsua da. Enpresa honen historia ezagutu ondoren, argi geratu da ilusio eta amets txikietatik proiektu handiak irten daitezkeela. IMOSA, SA enpresaren sortzaileek beraien enpresa txikia hainbeste haziko zela ez zuten pentsatu, baina langileen eta hiriaren laguntzaz entrepresa arrakastatsua bihurtu da.