387 Zenbakia 2007-03-23 / 2007-03-30

Euskonews Gaztea

Gaiak: 1976ko martxoaren 3a

ORIVE, Aitor

Batxilergo 1.mailako ikaslea



1976. urtean -Francoren diktadura 1975.urtean amaitu eta gero- Gasteiz trantsizioaren hasieran sartu zen demokrazia finkatzeko helburuarekin. Garai hartan Adolfo Suarez zen Espainiako presidentea eta Fraga Iribarne gobernuko barne ministroa. Espainiar trantsizioa deitu zaio Francoren diktaduraren amaieratik hasi eta mendebaldeko herriek demokratikotzat onartutako estatu bat izatera pasa zen arteko denbora horri. Espainiaren historian bi data jarri ohi zaizkio muga bezala trantsizioari, hasiera Francisco Franco diktadorearen heriotza izango zen, (1975ko azaroaren 20an) eta amaiera 1982ko urriaren 28a, PSOEren garaipen data hauteskundeetan.

Martxoaren 3an Gasteizko langile asanblada guztiak kalera irten ziren beraien eskubideak aldarrikatzeko. Langileek hainbat gauza eskatzen zituzten baina garrantzitsuenak hiru ziren: soldataren igoera, gizarte hobekuntzak eta lanorduak hobetzea. Hileta eginkizunak eta “odolezko pintada”.

Egun horretako goizeko 10etan Gasteiz guztia geldituta zegoen, tabernak, enpresak, tailerrak, etab. itxi egin zituzten guztiak manifestaziora joateko, jendea elkartzen hasi zen gobernuaren kontra protestatzeko.

Arratsaldeko 5etan CC.OO.koek Asanblada orokor bat antolatu egin zuten Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan. Elizaren barnealdean 5.000 pertsona baino gehiago zeudenean, polizia eliza inguratzen hasi zen eta kanpoan geratu zirenei galarazten zieten elizara sartzea. Momentu horretan tentsioa handiagotu egin zen, eta garai hartako poliziak (grisak), kezko bonbak bota zituzten elizaren barrualdera eta gomazko pilotak eta gas negar-eragilezko bonbak kanpoan zeuden pertsonei. San Franziskoko elizaren barrualdean zeudenak itotzen hasi ziren eta zapiekin ahoa estaliz eta lurretik botata geratu ziren gehiago ezin zuten arte. Orduan, barruan zeuden pertsonak apurtutako leihoetatik edota ate nagusitik irteten saiatu ziren. Irteten ziren bitartean, poliziek porrekin jotzen zieten etengabe. Beste asko gasaren efektuagatik zorabiatzen hasi ziren, beste batzuk korrika urruntzen ziren nora joan ez zekitela eta azkenean, poliziak pistolak eta metrailetak esku artean tiro egin zuten. Jendea lurrera erortzen hasi zen eta azkenean bost hildako eta 150 gazte baino gehiago balaz zaurituta. Erasoaren ondorioak

37 urteko Pedro María Martínez Ocio “Forjas Alavesas”ko langilea -bere gorputzean hiru bala zituen- eta Francisco Aznar 18 urteko gaztea bertan hil ziren. Geroago gaueko 11etan Romualdo Barroso zaurituta zegoela ospitalean hil zen. 32 urteko José Garca Castillok, balek harrapatu zuten bere autoa tokiz aldatzera zihoanean bere portaletik irten eta momentu gutxira. Zauritua izan eta martxoaren 7an hil egin zen. Azkenik, Bienvenido Pereda San Franziskoko elizan zauritu zuten eta hortik bi hilabetera, maiatzaren 5ean hil egin zen.

Hurrengo egunetan Gasteiz hiriburuko kale eta bazter guztiak poliziaz beterik zeuden eta toki askotan langileek egindako izugarrizko barrikadak zeuden.

Gertakari honek estatuko toki guztietan zirrara eragin zuen eta behin betikoz diktadurarekin bukatzea proposatu zen. Martxoaren 5ean egin zen martxoaren 3ko gertakizunaren hileta Gasteizko Katedralean. Hileta horretan 120.000 pertsona elkartu ziren Euskal Herriko toki ezberdinetatik etorrita. Diktadura eta trantsizioaren manifestazio handiena izan zen.

1976. urtetik 2006.urtera arte gasteiztar guztiak justizia eta askatasuna lortzeko borrokatzen jarraitu dute eta ez dute inoiz ahaztuko martxoaren 3an gertatutakoa.