Euskonews Gaztea
Gaiak: Iratxeko iturria
ETXABARRI, Garazi ROZADA, Andrea
DBH 4.mailako ikasleak
Iratxe Lizarratik bi kilometrotako distantziara aurkitzen da eta Jurramendiren itzalpean dago. Honek, ur eta ardo iturri bat dauka. Horrekin nahi dutena erromesak Santiago bidera ongi ailegatzea da. Kodize Kalistinoak esaten
zuenez: “Lizarra hiriburua, ogi eta ardoaren lurralde optimoa”.
Iturri hau harri eta zireliaz eratuta dago eta bi istorio hauek esaten duten bezala:
Gonbidatzen zaitugu Ardo hau edatera Eraman nahi baduzu Dirua eman behar.
Santiagora iristeko Ardo trago bat, Eta pozez zoratzen Iritsiko zara.
Nafarroako leku zaharrenetako bat Iratxeko monasterioa da. Diren lehen datuak 958. urtekoak ditugu. XI.mendean hazten joan zen Santiago bidea zela eta. XI.mendearen erdialdean Garcia de Najerak erromesentzako ospitale bat sortu zuen.
Iratxeko monasterioak, batez ere, Erdi Aroko eraikinen ezaugarriak ditu, baita errenazentistak eta barrokoak ere. Bere barnean hiru klaustro dauzka eta inguruan eliza handi bat du, XII. mendekoa.
Antzinatik, apaizek ardoa egiten zuten beraien uztarekin. Santiago bidea zela eta Lizarrako merindadean ardoa famatua izan da Erdi Arotik gaur arte.