385 Zenbakia 2007-03-09 / 2007-03-16

Euskonews Gaztea

Gaiak: Orioko kirolak

AZKUE, Enekok BASTOS, Garazi MUJIKA, Ander MUJIKA, Olatz PORTULARRUME, Iker

DBHko ikasleak

Arrauna

Orioko Traineruaren lehenengo erreferentzia ofizial idatzia 1879. urtekoa da, Donostiako Kontxako Estropadatan izan zen eta hirugarren postua lortu zuen. 1901ean lortu zuen Oriok Kontxako Estropadatan lehen garaipena.

1965eko ekainean sortu zen Arraun Kluba eta “Club de Remo Ol?mpico de Orio” izena hartu zuen. Urte hartan bertan hasi ziren aulki mugikorra edota arraunketa olinpikoarekin, trainerillatan eta bateletan. 1986an Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Elkarteen Erregistroan eman zuen izena Arraun Klubak, eta izen ofizialari “Arraunketa Elkartea” izena erantsi zitzaion. Horrela, gaur egun Arraun Klubaren izen ofiziala hau da: Club de Remo Ol?mpico ORIO Arraunketa Elkartea. Laburtuta: C.R.O. ORIO A.E. Denborarekin, gazteak animatzen joan dira eta arraunean taldeak osatu dira. Gaur egun: infantil mutilak, kadete neskak eta mutilak, jubenil mutilak eta neskak eta seniorrak daude. Futbola

Orioko futbol taldea 1978ko abuztuan sortu eta 1978-79 denboraldian hasi zen jokatzen futboleko lehen taldea. Talde hau, 13 eta 15 urte bitarteko mutilek osatua zegoen. Pixkanaka talde gehiago osatu ziren. 1986-87 denboraldira arte mutilek bakarrik jokatzen zuten baina orduan nesken taldea eratu zen nahiz eta handik sei urtera desagertu. 1992-93.denboraldian erregionalen mailako taldea osatu zen, ordurarte infantilek eta jubenilek soilik jolasten baitzuten, eta 18 urte egindakoan kanpora joan behar izaten zuten. Gaur egun mutiletan infantilak, kadeteak, jubenilak eta erregionalak daude eta nesketan ere badago taldea, kadeteak hain zuzen ere.

Orioko Futbol Taldetik jokalari garrantzitsuak atera dira, adibidez: Imanol Alguacil, Joseba Agirre, Txemari Alguacil ( Imanolen anaia ), Jorge Pinto eta Jabier Aranguren besteak beste. Gaur egungo Orioko Futbol Taldea ez zen izango posible Jesus Antonio Makazaga presidentea eta bere bi koinatu Pako Imaz eta Koldo Urretabizkaia gabe. Hauei esker lortu dugu Orioko gazteok futbolean ibiltzea eta horren ondorioz eman diote esperantza. 2005/2006 denboraldiaren hasieran Zubietan jolastera joan ginen. Udala aurreko futbol zelaiko lurra altxatzen hasi zen futbol zelai berria egiten hasi aurretik eta horren ondorioz joan ginen Zubietara, futbol zelairik gabe utzi baikintuzten. 2006/2007 denboraldiaren hasieran estreinatu genuen gure futbol zelai berria, Mendibeltz (aurrean duen mendiaren izenaren ohorez)eta futbolari guztiak gustura dabiltza Orioko Futbol Taldeak merezi duen futbol zelaiarekin, nahiz eta hau ez izan belar naturalekoa. Pilota

Orion pilotari on asko izan dira, zesta puntan eta batez ere erremontean. Horrez gain errebotea ere jokatu izan da herriko plazan. Zesta punta, XIX.mendean nagusitu zen eta erremontea XX.mendean. Zesta puntan pilotari bat aipatzekotan, Gabriel Padros Olaizola. Erremontean berriz, Juanito Iturain dugu aipagarriena. Gaur egun lau dira erremontean profesionaletan dabiltzan Oriotarrak: Joan Luis eta Jesus Mari Urretabizkaia anaiak, Borja Agirresarobe eta Iker Brit. SURFA:Munduko 16 surf talderik onenen artean daude oriotarrak eta 72 pertsona inguru dabiltza. Lehen ezberdina zen. Lehen Orion olatuak gutxi batzuk har zitzaketen, garai haietan gutxi zirelako surfean ibiltzen zirenak itsasoa egokia zelako. 1997an ordea, akabo olatuak. Orion barra berri bat egin zuten eta ordudanik olatu eskasagoak etortzen dira. Softbola

Orioko softbol taldea OBB (Orioko Bate Bizkorrak) izenarekin sortu zen 1994an, Orioko Arraun Elkartearen babesean. Urte bete geroago, udalak, Zaragueta eskolaren ondoan Lezkari zelaia egin zuen, eta ordutik aurrera han jokatzen dituzte partiduak. Hasieratik, neskak aritu izan dira. 1999an Espainiako ohorezko ligara igo ziren eta Estatu osoko taldeen aurka jokatzen dute. Gaur egun Mendibeltz zelaian jokatzen dute softbolariek ere. Areto futbola Orioko Tabernak taldea.

Herriko areto futbol taldearen izena Orioko Tabernak da. Jada badira zazpi bat urte hasi zirela jokatzen, Zaragueta eskolako aretoan. 99/00 denboraldian liga autonomikora igotzea lortu zuten eta gaur egun Karela kiroldegian jokatzen dituzte beraien partidak. Harribil Dantza Taldea

Harribil dantza taldea, orain dela 5 urte sortu zen, eta Gortzintzi dantza taldeko kideek sortu zuten. Harribil izena, Orioko itsas bazterreko harkaitz biribil batetik dator. Bost urte hauetan oriotar askori dantzarako joera berpiztu zaie, batez ere ume eta gazteen artean. Gainera, herriko Musika eskolaren barnean, dantza eskolak ematen dira haurrentzat eta 100 bat neska-mutil daude Harribilekin noiz dantzatuko.