385 Zenbakia 2007-03-09 / 2007-03-16

Euskonews Gaztea

Gaiak: Orioko hondartzaren historia

ARRUTI, Lore ARRUTI, Mikel SARASOLA, Unai VERHEGGE, Joseba ZIANI, Sonia

DBHko ikasleak



Gure herria, Orio. Urteak igaro dira Donostiatik banandu eta herri bat izatera pasa zenetik. Geroztik, izugarrizko aldaketak izan dira, gaur egun dagoen moduan egotera iritsi arte. Gaur egun, eta geroz eta gehiago, turistena ari da bilakatzen gure herri hau. Bai herria bai hondartza Benidorm eta antzeko lekuen antzera ari da jartzen gure herri txikia. Baina, azter dezagun Orioren historian hondartzak izan dituen aldakuntzak eta hauen arrazoiak, onerako edo txarrerako. Orioko hondartza zaharra

Hasieran, Orioko hondartzan dukeak eta jende aberatsak bizi ziren etxe txiki eta eleganteetan. “Barra txikiak”, garai hartan zegoen barra, orain dagoen barra baino motzagoa zen eta ez zegoen orain bezalako obrarik, ez zegoen ibilbiderik. Harriak bata bestearen gainean botata zeuden mendixka baten antzera. Olatuak ia herriraino iristen ziren eta oso arriskutsua egiten zen arrantzaleentzako herritik itsasontzi zaharrekin irtetea eta arrantzara joatea. Gainera, hondartza ondoko ibaiaren bestaldeko ibilbidea ere ez zegoen, ez bide ez ezer. Hondartzara joateko bidea ez zegoen oraingo leku berean, beste toki batean baizik. Zaragueta eskola publikoa dagoen ingurutik igarotzen zen eta ez zegoen orain dagoen errepidea, bide estua zen eta zuloz betea. Hondartza zaharra. Argazkia: Karkara.

Lehen, hondartza zaharrean, lau txalet txiki eta eder zeuden, lehen esan dugun bezala, duke eta jende aberatsarentzako alegia. Bainurako aldagela bat eta traineruentzako txabola bat zeuden neguan gordetzeko. Beste eraikuntzarik ez zegoen, 1960. urtera arte. Hondartza ingurua baratze eta belarrez osatu zen gure hondartza zaharra. Urte honetan, obra batzuk egin ziren, txalet batzuk bota eta tabernak ireki zituzten. 1978an taberna batzuen izenak dakizkigu: Boga-boga, Itsasgain, Marinela, Itsasondo, Kabi...

XX.mende hasieran, Agote familiak “Dato palazioa” eraiki zuen. Orioko etxerik dotoreena izan da, orain dela gutxi arte, bota egin baitzuten. San Juan egunean, prozesioa egiten zen. San Juan ermitan, Dato palazioak, musika jartzen zuen. Hau bukatu ondoren, behera jo eta palazioa Datoko Dukeari saldu zioten.

Hondartza da Oriok kanpotarrak erakartzeko daukan “amu? indartsu edo baliotsuenetarikoa. Baina hasieran ez zen herriko jende asko etortzen hondartzara. Baina, kanpina zabaltzen hasi ziren heinean, hasi zen herriko jendea hondartzara joaten. 1961ean, hasi zen kanpina hedatzen.

Hasieran, hondartza handia urruti eta arriskutsua gelditzen zen beraien abere txikiekin joateko eta, hondartza txikira joaten ziren. Ordurako hiru hondartza zituen Oriok, Donostiak baino gehiago. Hondartza txikian karabineroen kazeta zegoen, gero guardia zibilek erabili zutena. Bertatik kontrabandoa kontrolatzeko erabiltzen omen zuten guardia zibilek kazeta hau.

Garai batean, urruti zegoen hondartza jendearentzat. Hortaz zalgurdi bat zegoen jendea herritik hondartzara eramaten zuena. Zalgurdia, Portuko Indotarren esku zegoen. Hasieran, pezeta bat kobratzen zuten eta geroxeago prezioa igo egin zuten, duro batera igo zuten diru pixka bat irabazteko interesarekin.

1978. urtean, futbol Zelaia sortu zen hondartzan. Horrela hondartzaren zati bat okupatu zuen futbol zelaiak. Belarra naturala zen, hau da, zati belartsua aprobetxatuz egin zuten. Orioko hondartza berria Etxebizitzak hondartza berrian. Argazkia: Karkara.

Urteak pasa ala, Orioko hondartza aldatzen joan zen beste edozein herri edo toki bezala. 2003, urtean, Orioko hondartzako zatiak saldu zituzten eta Oriora 11.800.000? ko diru sarrera sartu zen. Partzelak saldu ziren, eta azkar gainerea, 2004. urtean dena suntsitzen hasi ziren , alde batetik futbol zelai erdia kendu (beranduago berriro jarri behar izan zuten), kanpin erdia kendu behar izan zuten eta Palazio oso ere kendu zuten. Etxeak eta hotelak egin dituzte hondartzan. Etxeak, 2006. urtean amaitu zituzten eta hotela berriz, oraindik ez dago amaiturik. Baita ere, parking ugari egin dituzte, hori bai, TAOa ere jarri dute. Zurrumurru bat ibili zen Oriotik frontoia hondartzara eramango zutela baina, dirudienez, horixe bakarrik da, zurrumurru hutsa.

Amaitzeko balorazio txiki bat egingo dugu iragana eta oraina kontuan izanik:

-Lehen: Paisaje ederra zegoen, kanpinera jende ugari etortzen zen naturarekin kontaktuan egoteko.

-Orain: Etxebizitzaz beteriko ingurumena, turista ugari (herriaren diru sarrera igoaz).