38 Zenbakia 1999-06-18 / 1999-06-25

Gaiak

Nafarroa eta euskara: Mendialdea eta Erribera

URTASUN ANTZANO, Erlantz

Nafarroa eta euskara: Mendialdea eta Erribera Nafarroa eta euskara: Mendialdea eta Erribera Erlantz Urtasun ZAINAK 17: Antropologia etnografia saileko lan koadernoan argitaratutako artikulua (267 270 orr.) LABURPENA Lan honen bidez Nafarroako errealitate soziokulturalaren gaineko hausnarketa bat eskaintzen da, euskal munduak pairaturiko ordezkapen kulturala islatuz. Geografia arloko kontzeptu historikoek erakusten diguten aldaketa argigarria erabili da: Mendialdea eta Erribera. Izan ere, agiri zaharretan hainbat kontzeptu geografiko eta etnografiko euskararekin loturik agertzen zaizkigu. Ondorioz, antropologia linguistikaren ikerketarako zenbait bide irekitzen dira. Bertzalde, euskal munduaren barne antolaketa galdua egungo egoerarekin harremanetan jarri da, irudia osatuz. Frankotan aipaturiko balizko banaketa historikoa ere Mendialde euskaldun elebakarra eta Erribera erdaldun elebakarra erlatibizatzen da. RESUMEN En este trabajo ofrecemos una reflexión sobre la realidad sociocultural de Nafarroa, dando cuenta de la sustitución cultural padecida por el mundo euskaldun. Constatamos a este respecto un cambio claro en los conceptos históricamente utilizados para delimitar el campo geográfico: Montaña y Ribera. Debemos destacar que en la documentación antigua diversos conceptos geográficos y etnográficos aparecen vinculados con el euskara. Como consecuencia se abren caminos para la investigación en el campo de la antropología lingüística. Por otra parte, hemos puesto en relación la desaparecida organización interna propia del mundo euskaldun con la situación actual, completando una imagen del problema en su totalidad. La en muchas veces mencionada supuesta división histórica Montaña euskaldun monolingüe y Ribera erdaldún monolingüe queda relativizada. RÉSUMÉ On offre dans ce travail une réflexion sur la réalité socio culturelle de Navarre, en rendant compte de la substitution culturelle qu'a enduré le monde euskaldun (parlant le basque). A ce sujet nous constatonsun changement évident des concepts utilisés historiquement pour délimiter l'espace géographique: Montagne et Rive. Nous devons souligner le fait que certains concepts géographiques et ethnographiques sont liés à la langue basque. En conséquence de nombreux chemins s'ouvrent à la recherche dans le domaine de l'anthropologie lingüistique. D'un autre côté, nous avons comparé l'organisation interne propre au monde euskaldun (parlant le basque) avec la situation actuelle, pour compléter une approche du problème dans sa totalité. La division historique, si souvent mentionnée Montagne euskaldun (parlant le basque) unilingue et Rive erdaldun (ne parlant pas le basque) unilingue s'en trouve relativisée. Euskal Herri erdaldunduan oro har eta Nafarroan bereziki hondarrezko mundu zaharra hiltzen ari dela erraiteak eta, halaber, euskal mundu berria jaiotzen ari dela adierazteak zentzua du egun, oraindik euskara bizirik dagoen eremuetako lagunontzat kontrajarria izaiten ahal den arren. Izan ere, azken urteotako aldaketek zorabioa eragiten ahal baitute. Tokitan zegoen Lapurdi zaraitzuarrentzat eta Azpako benta Iruñerrikoentzat. Egungo haur eta gazte euskaldunentzat, berriz, Lapurdi Iparraldeko herrialde bat da eta Azpa ez dute euskal komunikabideetan aipatzen, hots, Azpako bentarik ez da. Mundu zaharra hiltzear eta berria jaiotzen ari. Iruñerrian nafar aunitz bizi da eta, laster, nafarron gehiengo zabala bertan haziko da. Horien artean euskaldun franko dago, gero eta gehiago. Horiek guziek El Perdón edo San Cristóbal mendiak zeintzuk diren ongi dakite. Ez, berriz, Ezkaba edo Erreniega non diren. Bakan batzuek bai, jakina, baina gutiengoa dira. Gurasoek guri ongi erakutsi digutenez, mendi berak dira. Edo, hobe erran, ziren, apika. Ezkaba eta Erreniegak errealitate gizakultural baten islada baitziren, El Perdón eta San Cristóbal bezala, azken hauek izan arren euskal mundu berrian sustraiturik daudenak. Ezkabako hego magalean txakolina ekoizten zuten duela ehun urteko arbasoek. Ezkabakoipar magalean Ezkabarte dugu, herri tikiz osaturik. Eta Ezkabarte baitan Lanerri eta Baserri aldeak, laua eta menditsua dena, Urraulgoitiko mendialdean ere pardixak Baserri inguruan bizi direlarik oraindik. Irunberritik Otsagiraino zaraitzuarrak bizi ziren eta Eunateko batzarreak ez ziren Orbaibarreko jendearentzat arrotzak. "Barkatu, bidaiaria naiz eta Puente la Reina non dagoen ez dakit. Ezta nik ere, baina etorri nirekin eta ostatu emanen dizut, Garesera bainoa. Ziraukiarra naiz, eta zu?". Ezkaba igo eta Iruñerriari so egin. Nafarroa zer den baietz argitu. Lehenik eta behin, geografia piskat. Egungo banaketa: Mendialdea, Erdi Aldea, Erribera. Honek ez du oinarri historiko handirik. Ohikoa Mendialdea eta Erribera izan da. Hezkuntzan nagusitu duten Erdi Aldea kontzeptua berria da: Lizarrerria, Izarbeibarra, Artaxona, Tafalla, Erriberri, Orbaibarra, Uxue, Oibar, Zangotzaldea. Bertze banaketa berri bat ere burutu dute Mendialdea berrantolatu asmoz: Iruñerria eta Irunberri bitarteko eremua, Auñamendiak eta Nafarroako iparmendebalde hezea, hots, Gipuzkoaldea, Nafarroako euskaldun zaharren azken eremua. Honaino, geografia. Baina geografia ez da errugabea. Pentsa dezagun. Egun, hainbat lan zientifikotan, eta gizartean ere ideia bat nagusitzen ari da: Iruñetik hegoalderantz dena Erribera da. Nolabait, Erdi Aldea kontzeptuak zuen erranahia aldatzen ari da. Nafar gehienok Iruñerrian bizi gara eta joera hau sendotzen ari da. Zein da kontzeptu berria? Iruñerria topagune geografiko kulturala, gezurrezko mestizaje zuria. Handik hegoalderantz Erribera dago, Erreniegatik adibidez. Erdi Aldeak iparralderantz jo du, Iruñerria, Esteribarreko bi heren eta handik Irunberrirainoko eskualdeak bereganatuz. Nafarron buruetan Erribera ez dena topatzeko Gasteiz, Lekunberri eta Belaterako bidea hartu beharra dago, eskiatzera ez bazoaz, bederen. Historia piska bat. Zer da Erribera? Menditsua ez dena. Ondorengo lerrotik hegoalderantz: Alu (Allo), Mendigorria, Tafalla, Erriberri, Beire, AragoaBehea. Zangotza ere bai. Handik iparralderantz dena Mendialdea da. XVI. mendeko tafallar baten ustez Barasoainen hasten zen Mendialdea; XVII. mendean Iturbideko Mikel edo Moret ezaguna bat zetorren horretan. XIX. mendeko Yanguas y Miranda tuterarrak ere iritzi bera zuen. Historian zehar kontzeptu ezaguna, alegia. Baita euskararekin lotua ere. XVI. mendean Azkoienen jaioriko Andosillako Martinek zioenez: lingua montana vel basconica. Hau da, euskara, mendialdeko hizkuntza. XVII. mendean Lizarra, Iruñea eta Irunberri euskaldunak ziren, orduko agintariek benetako hizkuntz egoera onartu nahi ez zuten arren. Iturbideko Mikelek, Gaztelan separatista izaiteagatik preso eta eraila izan zen Iruñeko hautetsiak zioenez: la lengua matriz deste Reyno desde la Ciudad de Tafalla hasta los pirineos, todo lo que es montaña, es la bascónica o vascongada. Hau da, Mendialdea euskaldun eta Erribera erdaldun. Oro har, honek bat egiten du orain arte argitaratu diren toki izendegiekin. Tuterako Agramont eskribauak idatzi zuenez: la lengua bascongada, la primera y original destas Montañas. Urte horietan ere, erdalzalea zen Moreten hitzetan: la lengua vascónica, la cual en lo antiguo fue común de todos los pueblos vascones, en nuestros tiempos algunos pueblos, con el largo comercio con los fronterizos, la han perdido, otros la hablan promiscuamente con la común de España: todas las regiones montuosas la retienen como única. Mendialdea eta Erribera edo hiru eremu? Erdi Aldea jaio da? Hainbat lekukoren arabera, XVII. mendean gaztelera sartzen ari zen Nafarroan era zabal batean eta euskara hil zorian omen zegoen. Unibertsitate bat ere eskatu zuten euskararen gibeleratze etengabea geldiarazteko. Alta, Nafarroako euskal eremua murrizten ari zen. Erriberan, batik bat. Erriberri, 1623. urtea: avida causa los muchos vascongados hots, euskaldun elebakarrak que ai en la dicha villa Erriberrin y pastores della están muy desconsolados y se ban a otros lugares a confesar haciendo mucha falta en sus casasy ganados; y por ebitar este daño los vicarios, y la villa y sus becinos desean que el suplicante apaiz batek saque y tenga la dicha licencia para confesar y administrar sacramentos y predicar sin perjuicio de los curas porque el suplicante sabe la lengua bascuez y los clérigos de aquella villa no saben. Agiri honi esker, XVII. mendean, Erriberan, Erriberrin, euskaldun elebakar aunitz bizi zela badakigu. Agiri hau gabe ez genuke jakinen. Soziolinguistikoki ondorio zuzena dugu: euskal elebakartasuna bizirik eta elebitasun zabala egon beharko. Hau da, Faltzes, Martzilla, Kaparroso, Murillo el Cuende, Beire eta Pitillas herrietako mugetan euskal elebakartasuna bizirik. Hitz batez, XVII. mendean euskara ez zen arrotza Erriberan. Beharbada, Moreten Erdi Aldea hori zen eta Ebro aldea orduko Erribera. Baina orduko bertze datu bat ere aipagarria zaigu. 1627. urtea: El franciscano fray Pedro de Pinedo afirmaba que la misma situación se daba en Olite, Villafranca "y la villa de Sos, que es en el reyno de Aragón". Antza denez, Alesbesen ere euskal elebakartasuna bizirik zegoen eta horregatik biztanle batzuek erlijioa euskaraz bizitzeko beharra zuten. Erriberrirekin eginiko hausnarketa soziolinguistikoak Alesbesen ere balio du. Bere kokapena dela eta, halaber, balizko Mendialdeko euskal eremua urrutiago zuen, inguruko herrietatik euskaldun elebakarrak hara bizitzera joaitea, teorian, Erriberrin baino zailagoa zelarik. Eta, Erriberrin bezala, ez dirudi euskaldun elebakarrak berehala erdalduntzen zirenik, apaiz euskaldunaren beharra baitzuten. Kontuan hartzeko bertze datu bat: 1616. urteko agiri baten arabera, Zaraitzuko artzainek beraien herrietan egiten zuten aitortza udan, euskaraz egiteko. Horrela, ez dirudi Alesbeseko euskaldun elebakarrak Bardeetan aritzen ziren Mendialdeko artzainak zirenik, Alesbesen bizi ziren lagunak baizik. Baina Alesbes Tutera merinerriko eta epaile barrutiko hiria da eta zen, Arga eta Aragoa ibaien urgurutzean kokatua. Honako hauek dira bere mugak:Martzilla, Kaparroso, Bardeak, Kadreita, Milagro eta Funes, azken hiru hauek Ebron bertan daudelarik. Hitz batez, Alesbeseko hegoaldeko mugatik Ebroraino 5 km. ere ez dago. Erriberan ezezik Ebro gainean eta Bardeetan ere bagaude, alegia. Bertze datu bat, Erriberri eta Alesbes herrietan euskaldun elebakarrak bizi ziren eta bi herri hauen mugetan Martzilla eta Kaparroso daude. Bertze era batera erran dezagun: Kaparroso eta Martzillako ipar zein hegoaldeko mugetan euskaldun elebakarrak bizi ziren. Honek, soziolinguistikoki, bere eragina du, jakina. Nolabaiteko elebitasuna Alesbesen eta, apika, Erriberri eta Alesbes arteko herrietan ere. Bertzalde, Aragoako Sos eta Irunberri artean Zangotzaldea dugu. Bertze agiri bat, 1605. urtekoa. Horren arabera Zaraitzu aldean, Uskartze eta Ustaitze artean mendetako hizkuntz muga sendo eta iraunkorra zegoen. Soziolinguistikoki ulertezina: Otsagin nahiz Irunberrin euskaldunak eta Ustaitzen ez? Auziaren inguruan bi datu argigarri: batetik herri batzuetan euskara ulertzen zuten eta bertze batzuetan ulertu ezezik mintzatu ere egiten zuten. Bertzetik, Uskartzen bizi ziren bi gizonen gaineko aipamena. Bata Zubietakoa zen eta bertzea Elizondokoa. Lana zela eta aspaldidanik bizi ziren Uskartzen. Euskaldun elebakarrak ziren: son de su nación de tierra bascongada y no hablan sino el bascuence, por ser, como son, de la Montaña, de los lugares de Elizondo y Zubieta. Elizondo Mendialdea zen eta Zaraitzu aldea ez? Baztandarrak menditarrak ziren baina Orhipean lanean aritzen zirenak ez? Zeri deitzen zioten Mendialdea eta zeri Erribera? Alesbesen euskaldun elebakarrak bizi zirenean Zaraitzu aldeko hainbat eremutan Romanzado, Nabaskoze, erdal toki izenak nagusi historian zehar ez zekiten euskaraz? Geografia eta hizkuntz egoera bat al datoz datu hauekin? Antza, ez. Baina Uskartzeko lau gizonek bazekiten sinatzen eta Ustaitzeko bik ere bai. Urte horietan, Tafalla ondoko Orbaibarreko hainbat herritan inork ez zekien sinatzen, apaizak salbu. Ikasiak, eskolatuak,nolabaiteko elebidunak, romanzados ziren eta orduan haien lurra, haien nazioa ez zen euskalduna, ez zen Mendialdea? Ikusi dugu Mendialdea Erribera muga geografikoa non dagoen, baita ia ia bat egiten duela euskal toki izenen mugarekin ere. Ikerketa itzela eskatzen ari den auzia, alegia. Bertze datu batzuk muga horren inguruan: ia muga berberetan euskal izena duten Nafarroako Erromatar aldiko inskripzio guziak daude kokaturik. Ez iparralderantz ez hegoalderantz. Muga horretan. Oro har, IX. mendean Banu Qasi musulmanen eremua ere muga horietaraino hedatu zen. Ildo beretik, egungo politika arloa kontuan hartzen badugu, NDE(CDN)+HB+EA+EAJ eta UPN+PSOE+EB(IU) multzoen gehiengoaren muga ere hor dago. Hitz batez, benetako hizkuntz egoera historikoarekin harremanik ez du baina sortu den muga geografiko kulturala soziologiko eta politiko ere bihurtu da. Mendialdea euskaldun eta Erribera erdaldun, historiak eta etnografiak Nafarroako zatiketa hori gezurtatzen digun arren. Nafarroako euskal mundu zaharra eta bere barne antolaketa hil zorian dago baina euskal mundu berria jaiotzen ari da. Kokoeta basko gehiago ez. Mendetan zehar nafarron artean sorturiko muga artifiziala hausten ari da: ikastolak Lizarra, Biana, Lodosa, Sartaguda, Tafalla, Tutera, Kortes eta Zangotzan, euskaltegiak nonahi. Baita erdal kultura barra barra baserri munduan ere. Seaskan dagoena Erriberako euskal sen ukatua ordezkatzen ari. Zutik ikusiko? Erlantz Urtasun Antzano, historialaria