363 Zenbakia 2006-09-29 / 2006-10-06

Artisautza

José Javier Martínez Araguzo. Beirateak: Sarrera

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

SARRERA

EUSKONEWSen lehenago ere eman dizuegu beirarekin zerikusia duten artisauen berri. Hauek guztiak izan ditugu hizpide: Igor Obeso (152. zk.) putz-egilea, Adriana Jiménez, Agustín Aguirre, FIOCCO, Gabriel Álvarez taillatzailea, COLORE Tiffany, eta DIR-DAI. Azken ale horretan, beiraren historiari buruzko datuak aurkituko dituzte interesa duten irakurleek. Gaurko artisaua beiralarien tradiziorik peto-petoenarekin uztartzen zaigu. JOSÉ JAVIER MARTÍNEZ duzue.