363 Zenbakia 2006-09-29 / 2006-10-06

Artisautza

José Javier Martínez Araguzo. Beirateak: Produktuak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

PRODUKTUAK

Gure artisauak, José Javier Martínez Araguzok, beirate lau beruneztatuak egiten ditu.

José Javierrek burututako lanen artean aipatzekoak dira, besteak beste: Bilboko hilerriko (Derio) kaperako beirateak zaharberritu ditu. Kapera hori arte-monumentu nazionala da.

Gipuzkoako parrokia ugaritan lehengo beirateak zaharberritu eta berriak egin ditu: Legazpian, Eibarren, Donostian eta Seguran (arte-monumentu nazionala). Horixe bera egin du beste zenbait komentutan ere: Azkoitian, Donostian, Eibarren...

Gipuzkoako hainbat udaletxetako beirateak zaharberritu ditu. Horretan jardun du, adibidez, Donostian, Lezon, Usurbilen, Getarian, Lasarten....

Santa Ageda Osasun Mentaleko Zentroko (Arrasate) beirateak zaharberritu eta berriak egin ditu.

Pasai San Pedroko Karmengo Amaren elizako beirateak zaharberritu eta berriak egin ditu.

Pasai Donibaneko San Joan Batailatzailaren elizako beirateak egin ditu.

Donostiako Marianistas ikastetxeko elizako beirateen egilea da.

Donostiako udaletxeko bilkura-aretoko sabai-leihoko beiratea zaharberritu du.

Lasarte-Oriako Carmengo elizako beirateen egilea da.

Donostiako Boulervarreko kioskoko beirateak zaharberritu ditu.

Getariako San Salbador parrokia-elizako (arte-monumentu nazionala) beirateak zaharberritu ditu.

San Telmo Museoko (Donostia) beirateak zaharberritu ditu.

Donostian, Ategorrietan, Villa Soro hoteleko beirateak zaharberritu eta birgaitu ditu.

Gaur egun, beirateak zaharberritzen dihardu nagusiki, nola partikularrentzat hala erakunde ofizialentzat. Lanean emandako denboraren % 80a horretarako izaten da.

Gainerako denboran beirateak egiten ditu, batik bat ateetarako, eta leiho, ate gain-leiho, denda, eliza eta bestelakoetarako ere bai.

Orain dela 30/40 bat urte, beira-lanetako gai nagusia heraldika zela adierazi digu. Gaur egun, aldiz, marrazki geometrikoak dira jaun eta jabe.

Gero eta artisau beiragile gutxiago daude, eta gure artisauaren ustez, bi arrazoi ditu horrek: lana urritzen ari delako, eta orain, lehen ez bezala, kristal-dendetan era guztietako kristalak saltzen dituztelako. Hainbat azokatan parte hartu duen arren, hala nola Tolosa, Ordizia eta Bermeokoetan, horrelakoetara joateari utzi dio jadanik.