Reseña. De la voie romaine au chemin de Saint-Jacques: le franchissement du port Cize
Egileak: Louis de Buffières et Jean-Michel Desbordes/Jacques Blot et Jakes Casaubon Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza Orrialde kopurua: 145 ISBN: 2-910023-80-X Ezaugarriak: Zubiri (Iruñaren iparraldean) eta Izura (Base Nafarroan) bi herrien artean, Astorga Bordele erromatar bide handiaren herexak Jondoni Jakueko bidetik kasik beti hurbil aurkitzen dira. Ondorioz, lehen mila urtearen bukaeran, aintzinako bidearen emeki emeki uzteak Pirineetako iblibidean beste bide berri bat sortu zen erromesei esker, gehienetan berex bainan beti bide zaharretik hurbil eta batzutan biek bat egiten zutela. Gelditzen diren bide aztarnen zati handienak jada bertako bide bezala erabiliak ziren Erromanoen konkista aintzin eta ardura arroila batzu harkaitzetan zilatuak eta leku ordoki landuak ikusten dira; Donibane Garaziren iparraldean, lur irauliek bidea estali dute bainan azterketa zehatz batek kadastreko irudi zaharrenetan eta airez hartutako argazkiek bidearen marra erakusten dute. Beraz, Jondoni Jakueko bidea da zuzenean Astorga Bordele erromatar bide handiaren ondokoa.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.