
Artisautza
Eladio Fernández Revuelta. Hustutzaile eta Zorrotzailea: Sarrera
GARMENDIA IARTZA, Koro
Laster ehun fitxa osatuko ditugu foro honetara ekarritako artisauekin. Hauen artean, metala lantzen aritzen diren bi artisau ezagutu ditugu -bitxigileak albo batera utzita-: José Ramón Jáuregui, aizkoragilea (EUSKONEWSeko 154. alea) eta Pedro Zapata errementaria (EUSKONEWSeko 187. alea) ditugu.
Dena dela, orain arte ez dugu HUSTUTZAILE-ZORROTZAILErik aztertu. Gaur izango dugu hori egiteko aukera, ELADIO FERNÁNDEZ artisauaren eskutik. Beti bezala, lehenik eta behin azalpen historiko batzuk emango dizkizuegu, hobeto kokatzen joateko, eta ondoren artisauari hurbilduko gatzaizkio.
