Egilea: Txema Luzuriaga Argitaletxea: Ediciones Beta Orrialde kopurua: 123 ISBN: 84-89212-00-7 Ezaugarriak: Deustuaren anexioaren 80 urte bete berri direnean, Uribeko merindadeko herri hori zelangoa zen jakiteko hona hemen 200en bat argazki. Haien bitartez, 1925 urte bitarteko Deustua ezagutzeko parada ederra daukagu. Deustuko Udaletxea ezagutzen zenuen? Eta 4000 eserleku zeukan pilotalekua? Txakolindegi ospetxuak eta deustuar jendea? Jauregi ikusgarriak? Eta Deustuko jaiak? Badakizu zergatik esaten zaion Etxezuri futbol zelaiari? Badaukazu Erriberako lehengo lantegi handien eta ontziolen berri? Bada hori dena eta beste hamaika kontu argazki liburu honetan topatuko dituzu. Sorta bateko lehenengo liburua da, gure Deustu maitea zertan zen hobeto ezagutzeko bidean.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.