340 Zenbakia 2006-03-24 / 2006-03-31

Euskobooks

Aipamena. Gogoa: Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazio eta Ekintzari buruzko aldizkaria. IV-2

Egilea: Kepa Korta Carrión (zuz.) Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 172 ISSN: 1577-9424 Ezaugarriak: Gogoa, Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazio eta Ekintzari buruzko aldizkaria da, euskaraz, urtean bitan argitaratuko dena. Gogoak diziplinarteko izaera du: Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazio eta Ekintzari buruzko ikerkuntza anitza bultzatzen du, bereziki logika, matematika, hizkuntzalaritza, psikologia, filosofia, informatika eta adimen artifizialetik datozen teoria eta metodoak bat ekartzen saiatuz. Gogoak, beraz, filosofo, logikari, hizkuntzalari, psikologo, matematikari, adimen artifizialeko aditu eta ezagutzari buruzko teoriagile sozialen lanak jasoko ditu. Ez dago beste modurik diziplina anitzeko adituen elkarlana baizik Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazioa eta Ekintza behar bezala aztertzeko. Ale honetan: AURKEZPENA - Zuzendariak ITZULPENA - Ray Jackendoff: Semantika eta Kognizioa ZABAL-ZEHATZ BEGIRATUZ - Pello Huizi: Hizkuntzalaritza eta psikologia: Wundten garaia ARTIKULUAK - Xabier Barandiaran: Euskal Herrigintzaren garapen baldintzak ingurune globalizatuan - Eguzki Urteaga: Ipar Euskal Herriko gizarte zibilaren egoera: eragileen irudiak LIBURUEN KRITIKAK - Jule Goikoetxea: Explaining value and other essays in moral philosophy (Gilbert Harman) - Enetz Ezenarro: Philosophies of mathematics (Alexander George & Daniel J. Velleman) AURKEZPEN LABURRAK, 361 BERRIAK HPSS-04 KONGRESU, JARDUNALDI ETA IKASTAROAK ESKER ONA III. ETA IV. BOLUMENETAKO AURKIBIDEAK