339 Zenbakia 2006-03-17 / 2006-03-24

Euskobooks

Aipamena. Hizkuntzen mundua: Munduko hizkuntzei buruzko txostena

Egileak: Felix Marti, Paul Ortega, Andoni Barreña, Itziar Idiazabal, Patxi Juaristi, Carme Junyent, Belen Uranga, Estibaliz Amorrortu Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 456 ISBN: 84-8373-817-1 Ezaugarriak: Munduko Hizkuntzen Txostenaren helburua munduko egoera soziolinguistikoa aztertzea da: egungo gizateriaren ezaugarri den hizkuntz aniztasuna deskribatzea, hizkuntz uniformetasuneranzko joerak ebaluatzea, eta zenbait jarraibide edo hizkuntz plangintzarako neurri ezartzea, hizkuntz komunitate ahulenen edo arrisku handien duten komunitateen alde egiteko, eta hizkuntz plangintzan jarduten dutenek «gobernu funtzionarioek, erakundeetako aitzindariek, ikertzaileek eta komunitate kideek» neurri horiek ezarri ahal izateko. «Azken hamarkadetan, ekologia-aniztasunaren eta kultur aniztasunaren garrantziak eta aniztasun horrek egun dituen mehatxuek aitorpen zabala izan dute. Hausnarketa horietan munduko hizkuntz aniztasuna gai nagusietakoa izan ez bada ere, galzorian dauden hizkuntzen fenomenoa larriagoa da, beharbada, espezie biologikoek eta kultur aniztasunaren beste alderdi batzuek duten arriskua baino. Txosten honek arrakastaz aurkezten du galzorian dauden hizkuntzen arazoa: zehaztasun zientifiko xehatua eta arrazoizko gizarte-kezka uztartzen ditu, edozein irakurlek erraz ulertzeko moduan.» Bernard Comrie doktore katedraduna (Max Planck Institute for Evolutionary Anthropology) eta linguistikako irakasle ospetsua (Kaliforniako Santa Barbarako Unibertsitatea, AEB)