340 Zenbakia 2006-03-24 / 2006-03-31

Euskobooks

Aipamena. Nafarroako artizarra

Egilea: Joxemari Iturralde Argitaletxea: Elkar Orrialde kopurua: 104 ISBN: 84-9783-265-5 Ezaugarriak: Erdi Aroko Nafarroan abiatzen da nobela hau; Lizarra ondoko Iguzkitza nekazari-herrixkatik orduko hiri aberatsenetakoa zen Toledoko auzo judutarrera, hainbat kontu eta giro ezagutuko dugu, kartzelatik monasterioraino. Eleberri historikoarena itxura bakarrik du ordea: historiarekin jolas egiten du egileak, pertsonaiak batetik bestera eramanaz, espazioan ez ezik baita denboran zehar ere. Kristau, musulman eta juduak aurkituko dituzu istorioan barrena, hizkuntzak ere ugari, abenturak ezin konta ahala, maitasun-kontuak, bidaiak… baita literaturaza-learentzako keinu eta erreferentziak ere. 1984an kaleratu zen lehenengoz Iturralderen nobela hau, euskal literaturaren gaurkotzean garrantzia izan zuena; bi hamarkadaren ondoren berrituta eskaintzen diogu egungo irakurleari, gozatzen jarrai dezan.