340 Zenbakia 2006-03-24 / 2006-03-31

Euskobooks

Aipamena. Lauaxeta: idazleek idazleari omenaldia

Egileak: Hainbat Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 180 ISBN: 84-8373-807-4 Ezaugarriak: Behin eta berriro irabiatu den ustearen arabera, bizkaitar ez diren guztientzat da zaila Lauxetaren poesia. Seguru asko, baita orduko eta gaurko bizkaitar askorentzat ere. Baina ken Lauaxetarenekoari gehiegikeria sabindarren orbela, eta erreparatu gelditzen den hizkerari, erreparatu gelditzen den poesiari: herri-erabileretatik hurbilago, nekez. Elementu magikoak, hitzen alkimia, baladetako historiaz haratagoko trenpua. Zaldi baten trostaren edo euri-hotsaren antza hartzen duen erritmoa.