Egilea: Manuel Lasarte Argitaletxea: Auspoa Orrialde kopurua: 254 ISBN: 84-7907-496-5 Ezaugarriak: Zenbait bertso-liburu eskeini zizkigun orain urte batzuk Manuel Lasartek. Baina gero egunkarian idazten hasi zen. Artikulu pila argitaratu ere bai, guztiak bildu eta liburuetan hor daude, haren euskaraz gozatu nahi duenarentzat. Lasarteren bertsoa eta prosa hirin beraren opilak edo aita beraren umeak dira: euskara jator eta dotorea, arrazoi mamitsuak, umorea, hizkuntza garbi eta aberatsa... Haren bertsoa entzutea atsegingarria bazen, prosa ere eztia bezain gozoa irudituko zaigu. Gaurko liburu honek Plaza-gizonak du izenburua. Lasartek bere bertsolari-ibilaldietan ezagututako gizonen berri ematen digu. Horien erretratuak lumaz eginez, Euskal Herri osoarena ere eskeintzen digu Lasartek. Horregatik bakarrik gure esker ona mereziko luke.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.