Egileak: Leopoldo Ferrán eta Agustina Otero Argitaletxea: Gipuzkoako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 93 ISBN: 84-7907-432-9 Ezaugarriak: Leopoldo Ferran eta Agustina Otero urruti dabiltza ohikeriatik, langintza amorratu eta zentzugabetik. Ez direnez zoroki ultra autopista modernoetan barrena abiatzen, ez dute eguzkipeko atasku itogarririk paraitu behar izaten. Nahiago dituzte ahuntz bideak, astitsuagoak izaki ibiltaria zinez laguntzen baitute. Ferranek eta Oterok urte asko daramatzate lanean, eta sarritan presarik gabe hausnartzen dute beren zereginaren zentzuaz; hala ere, beharbada inoiz ez dute errora oraingoan bezain sakonki jo, agian ez dute sekulan beren eguneroko lana kako artean hain kementsu ezarri, formak nondik sortzen ote diren galdetzearren. Sei dira hemen bilduriko obrak. Bitarteko desberdinak erabili dituzte: eskultura, instalazioa, bideo proiekzioa... Edonola ere, erakutsitakoak, orobat anitza, joran eta ardura berdina ezkutatzen eta nabaritzen du.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.