323 Zenbakia 2005-11-18 / 2005-11-25

Artisautza

Papiro. Koadernaketa: Sarrera

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

SARRERA

EUSKONEWS aldizkari honen 223. alean, 2003ko irailaren 26koan, Irungo JUAN CARLOS SENAR artisau koadernatzailearen fitxa eman genuen argitara.

Gaurkoan, lanbide hori bera daukaten beste bi artisau ekarriko ditugu sail honetara: Marian Cancio eta Arantza Garayalde. Bistakoa den bezala, antzekotasun handiak daude Juan Carlosek eta Marian eta Arantzak lan egiten duten moduen artean, baina ezberdintasun eta berezitasunik ere bada. Eta ez estilismoaren aldetik bakarrik, baizik eta baita teknikoak ere. Hauek guztiak azaltzen saiatuko gara.