
Artisautza
Papiro. Koadernaketa: Produktuak
GARMENDIA IARTZA, Koro
Lan ezberdin ugari egiten dituzte; nagusiki, honako hauek guztiak: KOADERNAKETA LANAK: Era guztietako koadernaketak egiten dituzte: aleak, liburuak, doktore tesiak, etab.
KONPONKETA LANAK: Zaharberritzeko beharrik ez daukaten antzinako liburu berriro koadernatzen dituzte.
EDIZIO LANAK: Obra biltzen duen CDa eramanez gero, lana tirada txikitan argitaratzen dute, eta gero koadernatu, serie laburrak osatzeko. Teknika hau oso modan jartzen ari da beren obrak argitaratuta ikusi nahi dituzten partikularren artean.
SINADURAK BILTZEKO LIBURUAK: Nahi bezalako neurrian. Udalentzat, museoentzat, etab. egiten dituzte.
JATETXEETAKO KARTAK: Aurrekoaren parekoak.
ARGAZKIEN ALBUMAK.
LANDA KOADERNOAK: Eskuz egindako paperez, pintore zein poetentzako koadernoak egiten dituzte.
KARTOIZKO ARTISAU KAXAK.
Hasiera batean, artisautza azoka ugaritara joaten ziren –hala nola, Donostian Gabonetan antolatu ohi den azokara, Ordiziako Artisaualdira eta Errenteriako Azokara; Gipuzkoan betiere-; izan ere, beren lokala etxabe batean dagoenez, jendeak zenbaitetan zailtasunak izaten zituen beren egoitza aurkitzeko. Gaur egun zenbait artisautza azokatara joaten badira ere, lehen baino gutxiagotara hurbiltzen dira, beren bezero finkoak dagoeneko zuzenean joaten baitira beren tailerrera.
Beren tailerra, Eusebio Igarza Aquizu koadernatzailearena zen lehenago. Erretiroa hartutakoan utzi zuen lantoki hau, lanean 30 urte eman ondoren. 2004ko maiatzean, denda bat zabaldu zuten Donostiako Kale Nagusian, LUR Elkarteko beste artisau batzuekin batera, eta horri esker lan gehiago izaten dute gaur egun.
