320 Zenbakia 2005-10-28 / 2005-11-04

Euskobooks

Aipamena. Zientzia, teknologia eta berrikuntzarako plana: Plan de ciencia, tecnología e innovación

Egileak: Hainbat Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia ISBN: 84-457-1698-0 Ezaugarriak: Euskal Administrazioak politika zientifiko eta teknologikoko hainbat plan eta tresna definitu eta gauzatu izana funtsezkoa izan da Euskal Autonomia Erkidegoarentzat Berrikuntza Sistema bikain bat sortzeko. 70eko hamarkadaren amaieraren eta 80koaren hasieraren ezaugarri bereziak aldaketa politikoa (Autonomia Estatutuaren onarpena, Estatuarekiko Kontzertu Ekonomikoaren ezarpena, Eusko Jaurlaritzaren eraketa), ekonomiaren irekitzea, sektore tradizionalen krisia eta I+G jardueren ia erabateko gabezia izan ziren eta, testuinguru horretan, demokraziaren garaiko lehen Eusko Jaurlaritzak oso ahalegin esanguratsua egin zuen aldaketa teknikoa eta berrikuntzaren kultura sartzeko eta ezaguera zientifikoa maila guztietan sustatzeko. Handik aurrera izan diren gobernuek ahalegin hori berritu eta egokitu egin dute; izan ere, gizarte anitz eta libre bat eraikitzeko beharrezkoa da gizartearen eta ekonomiaren garapenerako politika aktiboetan jardutea eta, bereziki, lehen mailako komunitate zientifiko-teknologiko bat garatzen laguntzeko zientziaren eta teknologiaren esparruan eraginkortasunez jarduteko bidetik jarraitzea.