Egileak: Hainbat Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 109 ISBN: 1575-7005 Ezaugarriak: Ikerketa honen helburua gaztetxoentzat garrantzi handikoa den bizitzaren arlo bat aztertzea da, aisialdiarena hain zuzen ere. Gazteei beren subjektibitatea garatzeko eta modu librean adierazteko aukera ematen die denbora horrek. Aisialdiaren esparrua zabala izanik ondoko lehentasunezko lanildoak aztertu dira: -Gaztetxoen aisialdiko harremanak, euren artekoak zain agente ezberdinekoak. -Gaztetxoen aisialdirako espazio berriak. -Aisialdiaren inguruko gaztetxoen jarduerak, zaletasunak eta kontsumo-joerak. -Gaztetxoek aisialdiaren inguruan dituzten erreferenteak eta bete nahiak. Azken finean egungo nerabeentzat aisialdia zer den, nola ulertzen duten eta nola bizi duten jakin nahi dute egileek, bai eta aisialdiaren bizipenean zein balio eta itxaropen adierazten dituzten ere.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.