318 Zenbakia 2005-10-14 / 2005-10-21

Euskobooks

Aipamena. Musiker: Cuadernos de Música 14

Egilea: Maravillas Díaz Gómez [et al.] Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza Orrialde kopurua: 260 ISSN: 1137-4470 Ezaugarriak: 2004 urtean Tenerifek ISMEren (Internacional Society for Music Education) 26. Nazioarteko Konferentzia bere lurraldean hartu zuela aprobetxatuz, Euskadin eta Espainiar Estatuko beste zenbait komunitatetan garatzen ari diren musika hezkuntzaren alorreko proposamen eta lanetariko batzuk erakutsi nahi izan ditu Musiker aldizkariaren ale honek. Hala bada, monografiko moduko ale honek ondoko gaiak lantzen ditu: goi irakaskuntzarako europar espazioa, haur koruen mundua, musika aniztasuna testu liburuetan, haurren jarrerak kantuaren aurrean, ikasleen ohiturak eta gustuak, generoa, teknologia berriak eta konposizioa ikasgelan. Horretaz gainera, artikulu bat ageri da Henri Collet eta euskal musikarekin zuen harremanaz, eta beste bat Claudio Zudaireren Organerías sailekoa.