317 Zenbakia 2005-10-07 / 2005-10-14

Euskobooks

Aipamena. Erizaintza-ikasketak: Erizaintzaren oinarriak

Egilea: Begoña Ruiz de Alegría Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 52 ISBN: 84-8373-709-4 Ezaugarriak: “Erizaintzaren Oinarriak” irakasgaiaren edukiak arras baliagarriak gertatuko zaizkio ikasleari bere lanbidea ezagut eta azter dezan eta erizaintza-arlora hurbil dadin, nork bere lanbide-gaitasunak hazteari ekin diezaion. Erizaintzako hezkuntzak ez du edukiak, informazioa edo gaitasun teknikoak irakatsi besterik egin behar; gaitasun berezia sorrarazi behar du ikaslearengan, berriz, ikasleak aztertzen ikas dezan, testuinguruan jartzen ikas dezan, bere iritsi profesionala ematen ikas dezan eta bere erabakiak har ditzan, hau da, zainketa profesionalizatua lor dadin. Irakasgai honen ezagutzak ez dira edukiak atzera esanez agertzen, ezta jakintza bat erabiliz ere. Oraingo egoerak ulertzea eskatzen du ezagutzak, bai eta erabaki profesionalak hartzen lagunduko duten iritziak ematea eta erabakiak hartzea ere. Hori dela-eta, nahitaezkoa dugu teoria eta praktika batasun batean antolatzea, ikasleak magultasunez eta dinamismoz jardun dezan Erizaintzan, gizartearenganako zerbitzuari aurrerapena eta etengabeko hobekuntza ekar diezazkion.