Egilea: Francisco Apalategui Argitalpena: Antonio Zavala Argitaletxea: Auspoa/Gipuzkoako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 511 ISBN: 84-7907-488-4 Ezaugarriak: Aita Frantzisko Apalategi (1867-1948) Donostian jaio zen eta Loiolan hil. Bederatzi urte zituen karlisten azken gerra bukatzean. Adin hortan ikusiak, hil arteraino irauten dute buruan. Baina beregan beste fruitu bat eman zuen hazi horrek: gerra haiei buruz milaka dokumentu bildu eta jasotzea. Baina azken gerran ibilitako aitonei entzunak idazteari ere ekin zion. Euskaraz kontatua, euskaraz; eta erderazkoa, erderaz. Berdin zitzaion kontatzailea karlista ala liberala izana. Lan hori 1922. urtetik aurrera egin zuen, bost koarderno lodi bete arte. Koaderno hoiek gertaerez beteta daude. Gerra hura zer izan zen filma baten modura kontatzen du, baina ez jeneralen eta agintarien ikuspegitik, soldadu xumeen begiekin baizik. Benetako altxor bat dira Apalategiren bost koaderno horiek, honako hau lehena.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.