317 Zenbakia 2005-10-07 / 2005-10-14

Euskobooks

Aipamena. Ortotipografia

Egilea: Joxe Ramon Zubimendi Argitaletxea: Eusko Jaurlaritza Orrialde kopurua: 70 ISBN: 84-457-2127-5 Ezaugarriak: Euskaltzaindiko Jagon Sailak, Corpus batzordearen bidez, puntuz puntu aztertu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, 2003ko apirilaren 11n, irizpen eske, Euskaltzaindiari aurkeztutako Ortotipografia lana. Jagon Saileko Corpus batzordeak egoki eta taxuzkoa deritzo Ortotipografia lan horri, eta oniritzia eman dio. Oniritzi honek ez ditu ez murriztuko eta ez baldintzatuko Euskaltzaindiak gerora alor horretan erabaki ditzakeenak. Bestalde, Jagon Saileko Corpus batzordeak erabaki du Ortotipografia lanak eranskin gisa dakarren “Hitz elkartuen idazkera” izeneko atala ez epaitzea eta atal horri buruzko irizpenik ez ematea. Hortaz, oniritzi honek ez du bere barruan hartzen “Hitz elkartuen idazkera” izeneko eranskina.