319 Zenbakia 2005-10-21 / 2005-10-28

Artisautza

Basajaun. Euskal Egur Taila: Sarrera

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

SARRERA

Zura lantzen duten hainbat artisauren fitxak argitaratu ditugu dagoeneko, baina, horien guztien artean, honakoak aritzen dira zura zizelkatzen: Fermín Anda. Lander Urkia. Antxon Mendizabal. Ana Aldana. Zuriñe Gredilla. Maider Kalonje.

Gaurkoan, beste artisau zizelkatzaile gazte bat ekarri dugu gurera: IBAN PASCUAL.

Artisau honen bi ezaugarri azpimarratu beharko bagenitu, hauetxek lirateke: euskal taila tradizionalean daukan espezializazioa, eta bere lanak egiteko haritzaren zura erabiltzeko duen ohitura. Museo, irudi zein argitalpenetan begira ibiltzen da artisau hau, eta hauetatik ateratako ideiak bere obran islatzen saiatzen da.